Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aukeran dantza konpainia Ameriketara

Dokumentuaren akzioak

Aukeran dantza konpainia Ameriketara

Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2011/11/14
Lotura
Nontzeberri
Gernika, mihise gaineko dantza lanak, giza errealitate ezberdinetara hurbilduaz, hausnarketa eragin nahi du. Horretarako, lehenengo pertsonan kontatutako bizipenak gogora ekartzen ditu. Pertsona ezberdinen bizipen eta testigantzen arteko lotura osatzen du.

Bonbardaketan hil zirenak dira, berpiztu ondoren, gertatu zena azalduko dutenak, batetik, hondamendiaren aurretik zer nolako bizimodua zuten, eta bestetik, gerrak nolako sarraskia eragin zuen. Eta azkenik, bizi berri batean berpiztea posible dela memoriaren bidez.

Argentinako Necochea herrian azaroaren 11n izan ziren eta gaur bertan, Rosario hirian egongo dira. Uruguay herrialdea ere bisitatuko dute eta, hala, azaroaren 19an, Montevideoko Zitarrosa aretoan izango dira.

Lanaren zuzendaritza-koreografia Edu Muruamendiarazek egin du eta dantzaldian Aiert Beobide, Iurre Aranburu, Gotzon Poza, Maitane Mugika, Ander Errasti, Onintza Odriozola, Ioritz Galarraga, Naikari Galarraga, Ekain Kazabon, Ane Anza eta Garazi Lekuona dantzariek parte hartuko dute.

Aukeran dantza konpainia Ameriketara

Dokumentuaren akzioak