Dokumentuaren akzioak
Aukeran dantza konpainia Ameriketan barrena
Argentinako Necochean eta Rosarion eta Uruguaiko hiriburuan, Montevideon, izango dira egunotan.
- Azaroak 11: Necochea (Argentina) Teatro Paris.
- Azaroak 17: Rosario (Argentina), Teatro Municipal.
- Azaroak 19: Montevideo (Uruguai), Sala Zitarrosa.
Gernika, dantza sobre lienzo ikuskizuna 1937an Gernikan gertatutako narrazioa izan nahi du. Narrazio berezia, Aukeran konpainiaren begietatik sortua eta eskainia, pluraleko lehen pertsonan kontatua, hau da, bonbardaketa sufritu zuten haiek kontatua.
Pluraleko lehen pertsonan
Dantza tradizionala eta garaikidea uztartzen ditu Aukeran dantza konpainiak ikuskizun honetan ere. Eta, girotzeko, argi eta kolore bereziak darabilte.
Bonbardaketan hil zirenak, heriotzatik itzuli dira gertatutako kontatzeko. Zer kontatzeko? Gernika herria eta euren egunerokoa zelakoa zen hondamendiaren aurretik, zela piztu zen gerraren infernua herrian, berau suntsituz, eta zela, memoriaren bidez, posible den birsortzea.
Gernika, mihise gaineko dantza, Euskal Herriko plaza askotan eskaini da, arrakasta handiz. Aukeran dantza konpainiaren ikuskizun ikusiena da.
Ikuskizuneko irudi bat.Dokumentuaren akzioak