Dokumentuaren akzioak
Aukeranek dantza tradizionala bide garaikideetara eroango du ostera
Dantza 'Bideak' ikuskizuna estreinatuko du Edu Muruamendiarazen taldeak Antzerki Ferian
Garbi Losadak eta Juan Antonio Vitoriak idatzitako gidoiaren gainean dantzatuko dute, eta dantzarekin berarekin batera, hitza eta bertsoak izango dira ikuskizunaren lokarri. Nahasketaz beteriko bi koreografiak osatuko dute ikuskizuna.
Musikak, alabaina, aldaketak eragin ditu konpainiaren sortzeko bideetan. Aurreko emanaldietan zuzeneko musika izaten zuten lagun dantzariek, eta hori zen konpainiaren ezaugarrietako bat, baina oraingoan, mugimendua irabazte aldera, Xanti Basaurik sortu eta grabatutako musika baliatuko dute beren ikuskizunean. Era horretan, lehen 18 lagunekoa zen taldea orain 10 ingurukoa izango da. Musikaren alboan, argiek eta jantziek indar handia izango dute ikuskizun honetan, aurreko bietan bezala.
Ikuskizuna: 'Bideak'. Konpainia: Aukeran. Lekua: Donostiako Kursaala. Eguna: Uztailaren 13a. Ordua: 22:00etan.
Dokumentuaren akzioak