Dokumentuaren akzioak
Atzoko dantza xiberotarrak eta gaurko eraginak Bakuna Show ikusgarrian
Bakuna Show emanaldiko dantzariak Xiberoko kultura islatu nahi izan dute dantza pausuen bidez. Baina betiko tradizioaren jauziak eskeintzeaz gain, gizartearen eraldaketak eta gaurkotasunezko eraginak taulara eraman dituzte gazte hauek.
Duela bi urte lanean direla Xiberotik gauza berriak eskeintzeko. Xiberoko dantzako pausuetatik abiatuz, kanpoko influentziak baliatu dituzte heldu den ostiralean, azaroaren 7an estreinatuko duten emanaldirako. Dantza ikusgarrian, Kompany Beritzaren laguntzarekin lan egin dute baina baita ere Edu Muruamendiarazen iritziarekin; baliagarria izan den "kanpoko ikuspundu bat" izaiteko.
Xiberotik Euskal Herriko txokoetara
Heldu den azaroaren 7 eta 8an eskeintzeaz gain, datozen hilabeteetan hainbat euskaldeetan eskeiniko dute Bakuna Show emanaldia. Hain zuzen ere, azaroaren 22an Hazparnen eskeiniko dute; urtarrilaren 24an Angelun eta otsaila bukaeran Donapaulen. Gainera, heldu den urtean Donostiko San Telmo museora eramanen dute emanaldia ere. Horretarako, dantza taldeak Xiberoko Herri Elkargoarekin elgarlanean aritu da; elkargoak nahi zuelako nolabai "Xiberoko irudia berritu".
Dantza klasikoaren dantzariak ensaiatzen. Argazkia Jon URBE.
Dokumentuaren akzioak