Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Atzo iritsi ziren euskal folkloreari buruzko auzolandegian parte hartuko duten gazteak

Dokumentuaren akzioak

Atzo iritsi ziren euskal folkloreari buruzko auzolandegian parte hartuko duten gazteak

Estatuko leku desberdinetatik etorri dira gure dantza eta musika ezagutzera

Egilea
Jesus Mari Beristain
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azkoitia
Mota
Albistea
Data
2003/07/11

Asier Aranbarri alkateak eta Kultura zinegotziak, Jose Luis Arrizabalagak, eman zieten ongietorria. Azkoitiaren izenean adierazi zieten ateak zabal-zabalik dituztela beren bisita honetan. Ondorengo 15 egunetan egitarau luze eta zabala izango dute, eta euskal folklorea, buru belarri, izango dute eguneroko ogia, Bizkargi Musika Eskola eta Sahatsa Dantza Taldearen eskutik. Ardura dutenen esanetan bihar bertan goizeko 10etan, Eneritz Epelderen eskutik, dantza sueltoa ezagutuko dute Bizkargi Musika Eskolan. Larunbatean berriz, Gipuzkoako kosta ezagutzera joango dira, eta gaueko 10:30ean, Plaza Berrin Hilbera eta Rakel Pujanaren musika saioia entzuteko saioa izango dute.



Igandean, mendi irteera, eta astelehenetik aurrera, Bizkargi Musika Eskolan saiatuko dira, trikitixaz, akordeoiaz, perkusioaz. Entseiu-kontzertu didaktikoa izango dute ere, Isturi Taldearen bitartez, Garikoitz Mendizabalen eskutik. Hurrengo astean berriz, Sahatsa Dantza Taldearen lokaletan izango dute hainbat euskal dantza ikusgai. Zarauzko Keller lantegira bisita bat egingo dute, txistu eta gaita-dulzainak nola egiten diren ikustera.



Hurrengo egunetan emango dugu gazte hauen eguneroko jardunaren berri zehatz-mehatz. Lehenengo txanda hau uztailak 25a arte izango da. Bigarren txandakoak uztailak 28tik abuztuaren 12a arte izango ditugu hemen. Txanda honetan ere beste hamabost gazte hurbilduko dira.

Dokumentuaren akzioak