Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Atrakzio parke erraldoiak zabaldu ditu ateak

Dokumentuaren akzioak

Atrakzio parke erraldoiak zabaldu ditu ateak

Azeri dantzak eman die hasiera Inauteriei. Gaurtik asteartera atrakzio parke erraldoia izango da Errenteria-Orereta.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Erreportajea
Data
2024/02/08
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Azeri Dantzarekin hasi da Inauteria.

Ereintza Dantza Taldearen Azeri Dantzak umorez gainezka eman die hasiera Inauteriei. Koloretsu eta zirikatzaile aritu dira, urtero lez, azeriak. Urtetik urtera jendetsuagoa eta azken urteetan herrikoiagoa bilakatzen ari den desfile eta emanaldiak dozenaka lagun bildu ditu Herriko Plazara bertatik bertara gozatzeko Ereintzako dantzarien ikuskizun alaiarekin. Paseoa, aitarena, orratzarena, txingoarena, azeri-dantza zortzikoa, perratzea, dorrea eta kalejira dantzatu dituzte Herriko plazako emanaldi nagusian, eta ikusleek gogotik txalotu dute haien abilezia.

Haien aurretik, udaletxeko balkoira igo dira Azeriko lagunak; haiek irakurri dute pregoia.

Plazara iristen lehenak, ordea, Herri Arte Eskolako ikasle eta irakasleak izan dira. Azeri dantza saio ederra eskaini dute haiek ere.

Hasi eta buka Ereintzarekin egingo dute Inauteriek. Ereintza dantza taldearen Azeri Dantzak hasi ditu, eta talde beraren Sardinaren ehorzketarekin bukatuko dira. Azken horri begira, oharra plazaratu du Ereintzak. Azken orduko bi baja izan dituzte sardina eramateko eta laguntza eskatu diete herritarrei. Asteartean izango da Sardinaren ehorzketa, 19:00etatik 20:30era. Laguntzeko prest direnek Ereintza dantza taldearekin jarri beharko dute harremanetan.

Gozatzeko hamaika hitzordu datozen bost egunetan. Herritarrentzat aholkua: Tentuz ibili parke erraldoiko atrakzioetan, zorabiatu gabe.

 

 

Inauterietako egitaraua, bihartik asteartera

Ostiral argala

  • 08:00 TXISTULARIEN UDAL BANDAREN DIANA. Ugarritze, Iztieta eta Alberga.
  • 10:30 INAUTERI DESFILEA. GAIA: EUSKAL INAUTERIAK. Ibilbidea: Bizarain ikastola, Norberto Almandoz, Aita Donosti, San Marko, Jose Mª Usanditzaga, Norberto Almandoz eta Bizarain ikastola. Antolatzailea: Bizarain ikastola.
  • 11:00 INAUTERI DESFILEA. GAIA: ATRAKZIO PARKEAK. Ibilbidea: PIlotari kalea (Koldo Mitxelena ikastetxea), Galizia biribilgunea, Donostia kalea, Alabergako biribilgunea, Biteri kalea, Xenpelar kalea, Foru plaza, Herriko plaza , Zumardia, Santxo Enea eta Pilotari kalea. Antolatzailea: Koldo Mitxelena ikastetxea.
  • 15:00 INAUTERI DESFILEA. GAIA: ERRIOL(HANDIA). Ibilbidea: Koldo Mitxelena plaza, Maria Lezo kalea, Xenpelar kalea, Herriko plaza, Erdiko kalea eta Lehendakari Agirre plaza. Antolatzailea: Orereta Ikastola.
  • 17:30 AURPEGI MARGOKETA. Zumardia.
  • 19:30 “MAGIAPOTEOA”. Hiru mago kaleetan zehar ibiliko dira gertuko magia egiten. Erdigunea.

Larunbat Inauteria

  • 12:00 OARSOIRRIAK KALEJAIA. Ibilbidea: Merkatuzar, Xabier Olaskoaga plaza, Foru plaza, Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa, Zumardia eta Herriko plaza. Amaieran, Xanti, Maialen eta buruhandiekin argazki erraldoia. Antolatzailea: Oarsoirriak.
  • 14:00 HERRI-BAZKARIA. Merkatuzar.
  • 16:30-19:30 JOLAS INTERAKTIBOAK + ARKU TIROA. Lehendakari Agirre plaza.
  • 16:30-19:30 LASER LABIERINTOA + JOLAS INTERAKTIBOAK. Gernika plaza (eguraldi txarrarekin Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa)
  • 16:30-19:30 JUMPING. Xabier Olaskoaga plaza (eguraldi txarrarekin Koldo Mitxelena ikastetxeko patioa)
  • 17:00 DEIADAR TXARANGA. Erdigunea. Merkatuzarretik abiatuta.
  • 17:30 TXUTXUNBA KALEJIRA. Ibilbidea: Zumardia, Pilotari kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Koldo Mitxelena plaza, Madalen kalea, Herriko plaza.
  • 18:00 BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK. Herriko kaleetan zehar. Merkatuzarretik abiatuta.
  • 18:30 ´ATRAKZIO PARKE ERRALDOIA´ PHOTOCALLA. Herriko Plaza.
  • 18:30 DISKO FESTA. Zumardia.
  • 23:00 TECH HOUSE. Aces, Azk, Caste. Zumardia. Antolatzailea: Ostiko Kultur Elkartea

Igande Inauteria

  • 08:00 TXISTULARIEN UDAL BANDAREN DIANA. Pontika, Beraun, Galtzaraborda eta Alaberga.
  • 11:00 KONPARTSEN DESFILEA: INTXAUR-TXIKI, SHOWTIME, BOVEDA, FURIUS, ODISSEY, COCÓ DANCE, EUREKA, TITANES, TXASSIS, LEZOKO ESTANDAK ETA FANTASY. Ibilbidea: Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria de Lezo, Xenpelar, Biteri, Alabergako biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Galizia biribilgunea, Nafarroa hiribidea, Zumardia eta Matxain biribilgunea.
  • 17:30 ANIMAZIOA ETA IKUSKIZUNA: ‘GAUR JAIA’, Xilipurdi antzerkia. Zumardia.

Astelehen Inauteria

  • 08:00 TXISTULARIEN UDAL BANDAREN DIANA. Gaztaño, Agustinak, Fanderia, Lartzabal eta Gabierrota.
  • 11:00-13:00 ESKULAN TAILERRAK. 6-8 eta 9-11 urte bitarteko haurrentzat. Gonbidapenak: hemen klik eginda eta Lekuona Fabrika. Lekuona Fabrika.

Astearte Inauteria

  • 08:00 TXISTULARIEN UDAL BANDAREN DIANA. Erdigunea.
  • 18:00 SARDINAREN EHORZKETA IRAGARTZEKO ERRETRETA. Ibildidea: Eliza kaleko Amulleta Elkartetik Martin Etxeberria kaleko Ereintza elkartera. Antolatzailea: Amulletako Danborraren Kofradia.
  • 19:30 SARDINAREN EHORZKETAREN HILETA-SEGIZIOA, ERRENTERIAKO MUSIKA KULTUR ELKARTEKO BANDAK ETA AMULLETA DANBOR KOFRADIAK LAGUNDUTA. Ibilbidea: Bittor Idiazabal, Alaberga, Biteri, Foru plaza eta Herriko plaza.
  • Jarraian, BERTSOAK ETA AZKEN AGURRA, Herriko plaza. Antolatzailea: Ereintza Dantza taldea.

Dokumentuaren akzioak