Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Atlantikaldia dantzan jarri dute ikasleek

Dokumentuaren akzioak

Atlantikaldia dantzan jarri dute ikasleek

Ikastetxeetako haurrek hasi dute Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdia dantzan jarrita.
Egilea
Ikerne Zarate
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2024/09/19
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haurrek dantzan jarri dute Atlantikaldia.

Atlantikaldia hasi da. Errenteria-Oreretako ikastetxeetako haurrek dantzan jarri dute goiz partean Gernika Plazan. Atlantikaldia Dantzan ekitaldian Errenteria-Oreretako ikastetxe guztietako LH4ko haurrek jaialdirako espresuki sortutako dantza pieza eskaini dute goizean.

Dantzaren koreografia, Olatz de los Santos errenteriarrak sortu du dantza eta munduko kultura ezberdinetako dantza zati txikiak hartuta.

Atlantikaldiak, anitz hasi du 11. ekitaldia, hamaika kolorez, hamika kulturatako beste hainbeste dantza zati txikiekin. Artxipelagoak besoak zabalik ditu datozen lau egunetarako ondutako programa zabalean murgildu nahi dutenak hartzeko.

Gaurko egitarauaren barruan haurrentzako jolasak izango dira 17:00etan hasita, baita zirku tailerra 18:00etan, biak ala biak, 5 urtetik gorako haurrentzat begirakoak dira, eta Herrixkan —Foru Plazan— izango dira. Colectivo Movimiento Infinitok dantzaren barrena bidaia proposatuko du Herriko Plazako oholtzan egingo duen emanaldiarekin 18:00etan hasita, eta ordubete geroago, agertoki berean, bertso saio interkulturalaren txanda izango da.

Itsasrgi Nagusiaren estrinaldia aurtengo atlantikaldian, Cocvanha, Julen achiary eta Maddi Oihenartek egingo dute. Itsas Elkarrizketak dinamikaren barruan emanaldi bakarra eta berezia eskainiko dute elkarrekin 20:00etan. Ordu berean, Herrixkan, DJ Remy ariko da. Azken kontzertua gaur, Beleren eskutik helduko da, 21:30ean Herrixkan.

Atlantikaldiaren egitarau osoa kontsultatzeko egin klik hemen.

 

Dokumentuaren akzioak