Dokumentuaren akzioak
Aterballetto dantza taldea
'Pression' eta 'InCanto dall'Orlando Furioso' koreografiak aurkeztuko ditu gaur Italiako konpainiak
1979. urtean sortu zuten Fondazione Nazionale Della Danza Aterballeto
konpainia. Nazioarteko koreografoen lanekin osatu zuen errepertorioa:
besteak beste, Maurice Bejart, Anthony Tudor eta Lucinda Childsen
lanak.
Otsailetik Mauro Bigonzettik zuzentzen du konpainia. Egungo
errepertorioan Itzik Galili eta Michele Abbondanzaren lanak dituzte,
eta Bigonzetti berarenak.
Pression koreografia ikusi ahalko da Arriaga
Antzokian. Lau dantzarirentzako lana da, bi gizonezko eta bi
emakumezko. Bi pieza laburrek osatzen dute, musika estilo kontrajarriek
lagunduta: Helmut Lachenmannen Pression, eta Franz Schuberten Heriotza eta neskaren bariazioak.
InCanto dall'Orlando Furioso da bigarren pieza.
Bigonzettik berak sorturikoa da, Ludovico Ariosto poetaren testuan
oinarrituta. Arrazoimena zein hauskorra den erakutsi asmo du lanak.
Eromenaren eta banakoaren zein gizartearen barne kontraesanak utzi nahi
ditu agerian. Ariostok XVI. mendearen hasieran idatzitako lanaren
modernotasuna nabarmendu du Bigonzettik.
ATERBALLETTO
Zer. 'Pression' eta 'InCanto dall'Orlando Furioso'.
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. Arriaga Antzokia, Bilbo.
Dokumentuaren akzioak