Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ataungo San Gregorio auzoko jaietan Otsoak dantzan

Dokumentuaren akzioak

Ataungo San Gregorio auzoko jaietan Otsoak dantzan

Ataunen San Gregorio jaietan murgilduta daude eta igande arratsaldea alaituz Otsoak dantza taldeak emanaldia eskaini du.
Egilea
Maider Insausti
Komunikabidea
Goierriko Hitza
Tokia
Ataun
Mota
Albistea
Data
2024/09/01
Lotura
Goierriko Hitza

Ataungo San Gregorio auzoan jai-giro apartean pasa dute asteburua eta oraindik asteartera bitarte jaietan jarraituko dute. Gaurkoan, igande arratsaldea alaitzeko asmoz Otsoak dantza taldeak emanaldia eskaini du herrian zehar. Haur eta gazte elkarrekin aritu dira dantzan eta amaiera borobila emate aldera, guztiek elkarrekin kalejira egin dute San Gregorioko frontoian. Frontoiko harmailak bete dituzte ikuskizunaz gozatzera gerturatu direnekin eta ikusleak ere txaloen bitartez ikuskizunaren parte izaten amaitu dute zenbait dantzatan.

San Gregorio eguna asteartean

Asteartean izango dute jaietako azken eguna, egun handia, San Gregorio eguna, bihar atsenden hartzeko tartea izan ondoren. Asteartean, goizeko 11:00etan emango diote hasiera egunari, mezarekin; ondoren, Pelotazale elkartean salda hartzeko aukera izango dute eta jarraian, haurren toka txapelketa jokatuko da. Eguerdian, herri bazkaria izango dute eta jaiei amaiera emateko, arratsaldeko 16:00etan mus txapelketa jokatuko da.

Dokumentuaren akzioak