Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Atalak 2.0 programaren lehen sorkuntza estreinatuko dute bihar Tafallan

Dokumentuaren akzioak

Atalak 2.0 programaren lehen sorkuntza estreinatuko dute bihar Tafallan

Komunikabidea
Euskalerria irratia
Mota
Albistea
Data
2019/12/10
Lotura
Euskalerria irratia

Atalak 2.0 programaren lehen sorkuntza estreinatuko dute bihar Tafallan

Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa euroeskualdeko hainbat taldek antolatzen dute egitasmoa, eta aurrerantzean dantza proiektu bat sortzeko aukera emango dute, ondoren Dantzaz konpainiak zabalduko duena. Bihar estreinatuko dute lehen koreografia, Martin Harriaguek sortutakoa.

Atalak 2.0 proiektua Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa euroeskualdeko hainbat taldek antolatzen duten egitasmoa da, eskualde horretako koreografoen eta sortzaileen lanari balioa emateko helburua duena.

2017an sortu zuten eta orain arte hiru sormen laborategi egiten zituzten urtean, baina orain urrats bat gehiago egin dute, eta sormenetik ekoizpenera igaro dira. Urtean sormen egoitza bat egingo dute, eta horretan ondutako koreografia gero Dantzaz konpainiak biran eramango du.

Martin Harriague baionarra da programaren lehen aldian parte hartu duen koreografoa. Walls edo Harresiak izeneko obra sortu du, munduko mugetan dauden harresietan oinarrituz, Israelen emandako garai batean izandako gogoetatik abiatuz. Obra "politiko eta poetikoa" dela adierazi du Harriaguek.

"Hiru euskal pilotari ikusi nituen han, palestinarrei irakasten murruaren kontra pilotara jokatzen", kontatu du. Horrek eragin zion hausnarketatik abiatuta, harresien inguruko ikerketa bat egin zuen, mundu osoan zehar dauden harresien inguruan, eta batean bereziki jarri zuen fokua: Donald Trump AEBen eta Mexikoren artean eraikitzen ari denean. Trump erabili du inspirazio iturri gisa, eta, preseski, haren ahotsarekin muntaia bat eginez sortu du obraren musika. 

Lana bihar estreinatuko dute, arratsaldeko 20:00etan, Tafallako kulturgunean. Ondoren, Dantzaz-ek 2021eko biran eramango du pieza.

Dokumentuaren akzioak