Dokumentuaren akzioak
Asunciongo Euskal Etxea euskara eskolez gain euskal dantza irakasten hasiko da, uztailaren 4ean
Asunciongo Jasone Euskal Etxea EuskalKultura.com-i zuzendu zaio adierazteko euskal elkartearen dantza eskolak uztailren 4ean, asteazkena, hasiko direla, arratsaldeko sei t'erdietan, elkartearen egoitzan. Kari horretara deia luzatzen diete euskal etxeko bazkide, lagun eta interesatuei oro har, "gure liburuak erosi eta aipatu ekimenetan parte hartzera; elkartearen egoitza Estrella 451 helbidean dago, 14 de Mayo eta Alberdi artean, hirugarren solairuan, 27/28 bulegoan".
Gogora dezagun Asunciongo Euskal Etxea --pasa den maiatzaren 3an eginiko hauteskundeetan Hector Izaguirre berretsi zuen lehendakari-- saiatzen dela bertako euskal historia eta euskal jatorridunek herrialdeari eginiko ekarpena azaleratzen eta ildo horri eutsiz aurkeztu berria duela Historiaren Paraguaiko Akademian "Los Garay en la Cultura Paraguaya" (Garaytarrak Paraguaiko Kulturan) liburua, Raul Amaralek idatzia, euskal jatorriko familia garrantzitsu honen itzalaz herrialdean. Liburua euskal etxean atxeman daiteke.
Euskal Etxeak gogora ekartzen du baita ere zabalik dagoela oraindik, elkarteak asteazkenero arratsaldeko sei t'erdietan ematen dituen euskara eskoletan parte hartzeko aukera, kasu honetan Jesus Nazabal irakasle.
-Argibide gehiago, telefonoz 595868 edo 0992280570 zenbakietara deituz; emailez, euskalejasone@ymail.com helbidera mezua bidaliz
Dokumentuaren akzioak