Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asturiasko Printzea saria Lucia Lakarrari eta beste hiruri ematea eskatu dute

Dokumentuaren akzioak

Asturiasko Printzea saria Lucia Lakarrari eta beste hiruri ematea eskatu dute

Egilea
efe
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2004/02/17

Federazioko presidenteak, Perfecto Urielek, lau dantzarien gaztetasuna eta maila ona nabarmendu ditu: «Oso gazteak diren arren, munduan dantzak eskain ditzakeen gorengo puntuetara iritsi dira». Urielek jakinarazi zuen, baita ere, erakunde publiko ugarik, dantza elkarteek, UNESCOko Dantzako Nazioarteko Komisioak eta Peraladako jaialdiak, Granadakoak eta Donostiako Musika Hamabostaldiak babestu dutela kandidatura. Guztira 60 erakunde eta elkartek sostengatu dute. Lakarra Municheko Operako Baleteko dantzari nagusia da; iaz Benois saria jaso zuen, eta 2002an Munduko dantzari onenaren Nijinsky-a.

Dokumentuaren akzioak