Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Astrabuduako eta Egiptoko taldeak gaur izango dira Erandioko Folklore Jaialdian

Dokumentuaren akzioak

Astrabuduako eta Egiptoko taldeak gaur izango dira Erandioko Folklore Jaialdian

Dantzaldi honek bere 25. edizioa ospatzen du eta iluntzeko 19:30ean hasiko da Altzagako kiroldegian

Egilea
A. Santana
Komunikabidea
Deia - Noticias de Bizkaia
Tokia
Erandio
Mota
Albistea
Data
2011/07/21
Lotura
Deia - Noticias de Bizkaia

Anfitroiak izanda, dantzari astrabudutarrek hasiera emango diote ekitaldiari, eta ondoren Egiptokoei bide emango diete. Ikuskizunaz gozatu nahi duenak, Udaletxeko Kultura Sailean nahiz Josu Murueta kultur etxean eskuratu ditzake sarrerak doan. Bi dantza-saio antolatu dira, eta hauen tartean, Erandioko Udalak jaialdiaren oroigarri bat oparituko die dantzariei eta musikariei. Festa ostean, partaideek jaia jarraituko dute Erandio Goikoan afari batekin.

Auc Folklore taldeak 20 bat urte daramatza dantzan murgilduta. Egiptoko kultura babestu eta erakusteko asmoz, jada aurkezten ez diren dantzaldiak eskaintzen ditu nazioarte mailan. Bestalde, Astrabuduako Trabudu taldea 1976an eratu zen, eta gaur egun 4 eta 40 urte bitarteko 112 dantzariek osa-tzen dute, kultura ekitaldi ugarietan parte hartuz urtean zehar.

 

 

Sarrerak doan eskuratu daitezke Udaletxean edo Josu Murueta kultur etxean

 

Sarrerak doan eskuratu daitezke Udaletxean edo Josu Murueta kultur etxean (ERandioko Udala)

Dokumentuaren akzioak