Dokumentuaren akzioak
Astindu dantza taldeak 'Broadway' ikuskizuna prestatuko du aurten ere
Entseguak bihar arratsaldean hasiko dira. Bob Fosseren 'Cabaret' musikaleko koreografiez eta antzeztutako zatiez osatuko da saioa
Pasa den urtean egin zen Maiatza Dantzan ekimenaren baitan 'Broadway' izeneko ikuskizuna aurkeztu zuten Astindu dantza taldeko kideek. Batzuk, zortedunek, New Yorkeko antzokietan, eta besteok zinearen bitartez ezagututako musikalen une esanguratsuenak Zumaiako kale bustietara (sekulako euri zaparrada bota zuen) eraman zuten herriko dan-tzariek. 
      Aurten bigarren Maiatza Dan-tzan izango dugu herrian, eta  harekin batera bigarren Broadway ikuskizuna. Oraingo honetan Bob Fosse  handiak sortutako 'Cabaret' mitikoa gogoratuko dute Astindukoek.  Ikuskizuna ekainaren 1ean egingo da, baina prestaketa lanak askoz  lehenago hasiko dira. Entseguak bihar bertan hasiko dira, 18:00etatik  21:00etara, Torreberrin. Animatzen direnek aterki bat eraman beharko  dute beraiekin.
Aurtengo ikuskizuna Pavis Beirasek zuzenduko du. Haren  esanetan, musikalak dantzako sei koreografia izango dira, baina horretaz  gai, dantzen artean dialogoak izango dira. Abestiak ez dira zuzenean  izango, playbackean baizik.
Lehen hiru entseguetan (urtarrilaren 18 eta 25ean, eta  otsailaren 1ean) iazko ikuskizuneko koreografiak errepasatuko dira.  Handik aurrera, koreografia berriak eta aktore lanak entseatuko dituzte.
Entsegu saioak maiatzaren amaierara arte luzatuko dira. Ikuskizuna aurkeztuko den egunaren bezperan izango da azkena.
Esperientzia eta memoria ona
'Broadway-Cabaret' honetan parte hartzeko beharrezkoa  izango da dantzan esperientzia eta koreografiak gordetzeko memoria ona  izatea, eta Astindu dantza taldeko bazkidea izatea. Horretarako, urteko  kuota (20 euro) sartu beharko dira taldearen kontu korrontean.
 
Astinduko dantzariak, iazko 'Broadway' ikuskizunean. :: ROMATET
Dokumentuaren akzioak
 
     
 
  
 
 
