Andatzako Erromeria Elkarteak igandeko saiora gonbidatu ditu herritarrak. Datorren igandean, Astiazaran eta Andonegi trikitilariak igoko dira Aristerrazuko oholtza gainera. 18:30ean hasiko da erromeria eta 21:30ak ingurura arte dantza egin eta giroaz gozatzeko aukera izango da bertan.
