Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Astebururako bi hitzordu gogorarazi ditu Alurr dantza taldeak

Dokumentuaren akzioak

Astebururako bi hitzordu gogorarazi ditu Alurr dantza taldeak

Igande honetan Arineketan taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Ibarrako kiroldegian, 18:00etan; gonbidapenak Ibarrako kultur etxean eskuratu daitezke.
Komunikabidea
Tolosaldeko Ataria
Mota
Albistea
Data
2020/12/10
Lotura
Tolosaldeko Ataria

Asteburu betea du aurretik Alurr dantza taldeak. Pandemian zehar hartu diren neurriek hainbat kultur ekitaldi atzeratu edota bertan behera uztea ekarri du, eta hala gertatu zaio Alurri ere. Hala ere, datak aldatuz ekitaldiak mantendu egin nahi dituzte eta bi hitzordu dituzte eskuartean astebururako.

Batetik, abenduaren 12an, Gattiu ikuskizun berria estreinatuko dute Pasai Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etan. Emanaldi berriaren estreinako aurkezpena izango da, "betiko filosofiaren baitan, tradizioa eta sorkuntza uztartuz" sortu duten ikuskizuna.

Bestetik, abenduaren 13an, Arineketan taldearen ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da Ibarrako kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Iñar Sastre eta Jagoba Astiazaran musikarien proiektu bateratua da honakoa, eta dantzariek parte hartuko dute. Alurr dantza taldeak aurreratu duenez, gonbidatu "berezi" bat ere izango da bertan, eta esan dute aspalditik maitasun handiz prestatzen dabiltzan sorpresa bat ere egongo dela. Ikuskizun horretara joateko gonbidapenak Ibarrako kultur etxean eskatu daitezke, ostirala aurretik, 10:30etik 13:00era edo 16:00etatik 20:00etara.

Horrez gain, Alurrek aurten 25 urte beteko ditu, eta ospatzeko emanaldi berezi baten prestaketa lanekin ari dira. Esan dute, lanean ari direla momentuz, eta berehala emango dutela horren berri.

Dokumentuaren akzioak