Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asteburuko aperitiboaren ondotik, irailaren 28tik urriaren 2ra ospatuko dituzte Igantziko bestak

Dokumentuaren akzioak

Asteburuko aperitiboaren ondotik, irailaren 28tik urriaren 2ra ospatuko dituzte Igantziko bestak

San Migel egun handian ohiko dantzak eskainiko dituzte ezpatadantzariek eta dantzariek

Asteburu mugitua izan dute Igantzin, besta usainekoa, baina egitan, San Migel bestak irailaren 28an, asteazken arratsaldeko 8etan botako den altxaferuarekin. Halere, lehen suziria bota baino lehen ere izanen da goitibehera erakustaldia eta trikipoteoa. Suziria lehertu ondotik, zer erranik ez.
Egilea
Ttipi-ttapa / Xorroxin
Komunikabidea
Erran
Tokia
Igantzi
Mota
Albistea
Data
2016/09/27
Lotura
Erran

IRAILAK 28, asteazkena

17:30ean Goitibehera erakustaldia Piedadetik abiatuta. 19:00etan Trikipoteoa. 20:00etan Altxaferua. Ondotik karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin Elutxa txarangak alaitua. 00:00etatik 03:00etara Elutxa txaranga herrian barrena.

 

IRAILAK 29, ortzeguna

10:00etan Karrika buelta herriko ezpatadantzari eta txistulariekin. 11:30ean Meza Nagusia herriko abesbatzak kantatua. Ondotik Bandera Arbola doinuari dagokion Ikurrin Agurra eta ezpatadantzarien eta dantzarien saioa Foruen plazan. 16:30ean Haurrentzako jokoak eta tiropitxoia frontoian. 17:30ean Dantza luzea Foruen plazan. 18:30ean Pilota partidak. 20:30ean Muxikoak Foruen plazan. 21:00etan Txamukos mariatxi taldea.

 

IRAILAK 30, ortziralea

10:00etan karrika buelta herriko txistulariekin. 10:00etan Haurrentzako puzgarriak frontoian. 11:00etan Pintxo-potea Elutxa txarangak alaituta. 12:00etan Migattuak zezen plazan Elutxa txarangak alaituta. 14:00etan Haurren herri bazkaria zentroan. 14:00etan Herri bazkaria Baratzondon Sustrai Colina eta Jon Maia bertsolariekin, Elutxa txarangak lagunduta. 15:00etan Haurrentzako puzgarriak frontoian. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Trikidantz taldea.

 

URRIAK 1, larunbata

10:00etan karrika buelta gaiteroekin. 11:00etan Haurrentzako animaliak zezen plazan. 12:30ean Toka txapelketa frontoian. 12:30ean Karrika buelta kankailu eta buruhaundiekin gaiteroek lagunduta. 18:00etan Herri kirolak. 20:00etatik 21:00etara Elektropatxaranga. 21:00etatik 22:00etara Oharkabe taldea. 22:00etatik 00:00etara Elektropatxaranga. 00:00etatik 04:00etara Oharkabe taldea.

 

URRIAK 2, igandea

11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Puzgarriak eta Segway frontoian. 18:00etan Haurrentzako berendua frontoian.

Ezpatadantzariek ohiko saioa eskainiko dute San Migel eguneko meza ondotik.

Dokumentuaren akzioak