Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asteburuan Xukan ikuskizuna eta Odolki lehiaketa Ormaiztegin

Dokumentuaren akzioak

Asteburuan Xukan ikuskizuna eta Odolki lehiaketa Ormaiztegin

Egilea
A. Murua
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Ormaiztegi
Mota
Albistea
Data
2004/11/26

Batetik larunbatean arratsaldeko 19:00etatik aurrera Zubipe Kiroldegian Xukan ikuskizuna izango da ikusgai. Azken hilabeteetan herriz herri eskeintzen ari diren ikuskizun benetan harrakastatsua dela esan behar, bertan musika, bertsolaritza eta dantza uztartzen direlarik.



Oltzaren gainean bertsolari benetan ezagunak arituko dira hain zuzen, Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña. Dantzan berriz Iban Agote, Kimetz Larrañaga, Aitor Sorazu, Ainara Olamusu eta Idurre Salvador. Trikitilariak Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga izango dira.



Igandean berriz odolkia izango da protagonista. Goiz guztian zehar herriko enparantzan jarraiko lehiaketa eta ekintza burutuko dira. Ormaiztegiko XVIII. Odolki lehiaketa, VII. odolki osagaien azoka eta lehiaketa eta osagaitzat Ormaiztegiko odolkia duten platerren V: sukaldaritza lehiaketa ospatuko dira, azken hau bigarren urtez Joxe Luix Mendizabalen omenez.

Dokumentuaren akzioak