Asteburu honetan, ekainaren 21etik 23ra bitartean, herritarrei kultura eta dantza gerturatzea helburu duen 'Ibaiondo Dantzan' programaren edizioa ospatuko da Miribillan. Bertan zortzi dantza-konpainiak hartuko dute parte, horietako bi Bilbokoak.
Gernikako Lorategien plazan, Miribillan, hiriko eta egungo zortzi dantza emanaldi izango dira, sarrera librekoak guztiak, eta horietatik hiru estreinaldiak izango dira.
Egitaraua ostiralean, ekainak 21, hasiko da LaCerda eta "El baile de la zurda" proposamenarekin 19:00etan. Ondoren, Neri (H) ari - Myriam Perez Cazabonen txanda izango da "Iceberg" lanarekin 19:30ean, eta X Konpainiak "Iocari" ikuskizunarekin itxiko du jardunaldia 20:00etan.
Larunbatean, ekainaren 22an, Ibaiondo Dantzan Altraste Bailaren "El bolero" itzuliko da, 19:00etan. Ondoren, Felling the Vibe taldeak izen bera duen ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean. 20:00etan Dani Hernandezek "Córdoba Drone" antzeztuko du.
Igandean, ekainak 23, programa 13:00etan irekiko da Organik Dantza-Antzerkiren "Ondoloin" -ekin. 13:30etan La-Glo Circo taldeak "Perspectivas" antzezlana eskainiko du.
'Ibaiondo Dantzan' programaren egitaraua
Ostirala 21, Gernikako Lorategien plazan 12 (Miribilla)
- Lacerda (19:00etan) – “El baile de la zurda”. Ikuskizun hau "LaCerda" taldeko kideen latinoamerikar sustraiei egindako omenaldia da. "Ezkerraren dantza" lanean dantzaren izaera aztertzen dute mugimendu gisa, baina baita gizataldearen jai-topaketa gisa ere.
- Neri(H)ari-Myrim Pérez Cazabon (19:30etan) – “Iceberg”. Emakume talde batek ikusezina denaren bila egiten duen bidaia epikoaren irudikapena, barneko ekaitzak, lur izoztuak eta leku sakonak zeharkatuz. Bat berarekiko bilaketaren isla.
- Compañía X (20:00etan) – “Iocari”, Locarik zerbait alaitasunez egitea esan nahi du eta horixe proposatzen dio publikoari, kaleak sariz, zorte-txokoz eta ezinezko irribarre-aurpegiz betetzen dituen joko batean parte hartzea.
Larunbata 22, Gernikako Lorategien plazan 12 (Miribilla)
- Felling the Vibe (19:00etan) – “Felling the vibe”. Hip hopak, break dance-ak, dantza garaikideak egunero jasaten ditugun estimulu eta gogo-aldarte desberdinak interpretatzen dituzte; nola eragiten diguten bakoitzari modu desberdinean.
- Altraste Danza (19:30etan) – “El bolero”. Jatorrira itzultzea, gorputzatik lan egitera, gehigarririk eta apaingarririk gabe. Gorputza bakarrik, soinuarekin, musikarekin, erlazioan eta borroka zuzenean.
- Dani Hernández (20:00etan) – “Córdoba Drone”. Isaac Albenizen "Córdoba" konposizioaren berrikuspena, Espainiako dantza tradizionalaren klasiko bat, non artistak bere kezkak eta esperientziak barneratzen dituen obra berri bat sortzeko.
Igandea 23, Gernikako Lorategien plazan 12 (Miribilla)
- Organik Dantza-Antzerki (13:00 etan) – “Ondoloin”. Gure bizitzaren herena lotan pasatzen dugula kalkulatzen da. Eguneroko jardueratik indarberrituko gaituen amets konpontzailea bilatzen dugu, baina ez da beti erraza izaten hori lortzea. Gure egunerokotasunean lagun ditugun paisaia onirikoei, ametsei eta amesgaiztoei buruzko gogoeta egiten da emanaldi honetan.
- La-Glo Circo (13:30etan) – “Perspectivas”. Izaki bizidunok garapen fisiko eta mental konplexua bizi dugu, eta, beraz, ulergarria da gure ikuspegia behin baino gehiagotan aldatzea bizitzan zehar. Dantzaren ikuspegia oso desberdina izan daiteke, zein planotatik begiratzen den eta ikuskizun honek ikusleen ikuspuntuak zabaldu nahi dituen.