Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asteburuan Gipuzkoako aurresku eta soinu zaharrak dantzen kanporaketak izango dira Madalensoron

Dokumentuaren akzioak

Asteburuan Gipuzkoako aurresku eta soinu zaharrak dantzen kanporaketak izango dira Madalensoron

Egilea
Egarriz
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2003/02/08

Kanporaketa honetan 7 urtetik 15 urte bitarteko haur eta gaztetxoek parte hartuko dute, bi sailetan banandurik: A sailean, 7-11 urte bitartekoak; eta B sailean, berriz, 12-15 urte bitartekoak. Antolatzaileek diotenez, gaur, larunbata, arratsaldeko 5etan , A sailekoek jardungo dute; eta, bihar, igandea, goizeko 11tan, B sailekoek.



Sail bakoitzean, aurreskuan parte hartuko dutenak mutilak izango dira eta soinu zaharrak dantza egingo dutenak, aldiz, neskak. Bide batez, esan, lehenengo aldia dela soinu zaharrak dantza lehiaketa antolatu dena.



Gipuzkoako kanporaketa honetan hainbat oiartzuarrek ere parte hartuko dute sail eta dantza desberdinetan.



Larunbatean, A sailean, aurreskuan, Jon Iragorri eta soinu zaharrak-en Odei Mujika, Aiora Etxebeste, Maider Mitxelena eta Naiara Mitxelena. Igandean, B sailean, aurreskuan, Eñaut Fernandez eta Iker Garmendia eta soinu zaharrak-en Nerea Vallejo, Idoia Hernandez eta Olatz Mitxelena.



Dantzari hauek guztiak Haurtzaro Ikastolakoak dira; bertako Dantza Taldean, jakinarazi diguetenez, gogotik saiatzen direnak gainera.



Ea aurten ere Oiartzungoek aurreko urtean bezain arin dantzatzen duten, izan ere, lehengo urteko aurresku-ligaxkan hiru dantzari gelditu baitziren lehen hiru postuetan, bi A sailean eta bat B sailean.



Bistan da, beraz, Haurtzaroko Dantza Taldea bere fruituak ematen ari dela eta hau pozgarria izaten da, bai dantzarientzat eta baita hauen dantza-irakasleentzat ere.



Bukatzeko, lerro hauen bidez, Haurtzro Dantza Taldekoek herritar guztiei gonbidapena luzatu nahi diete Madalensorotik pasa daitezen gure herriko dantzari hauek animatzera. Eta dantzariei, animo eta zorte handiena opa dizuegu.

Dokumentuaren akzioak