Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asteburuan, Euskal Dantzen jaialdia ospatuko da Durangoko Andra Marian, Euskal Herri osoko dantza taldeekin

Dokumentuaren akzioak

Asteburuan, Euskal Dantzen jaialdia ospatuko da Durangoko Andra Marian, Euskal Herri osoko dantza taldeekin

Euskal Dantzen jaialdiaren XXXVI. edizioa egingo da asteburuan, Durangoko Euskal Jaien egitarauaren barruan. Urtero legez, Durangoko Tronperri dantza taldeak antolatu du jaialdia, eta asteburu osoko ekitaldia izango da. Euskal Herriko zenbait herritako taldeak arituko dira.
Egilea
Aritz Maldonado
Komunikabidea
Anboto
Mota
Albistea
Data
2019/05/31
Lotura
Anboto

Asteburuan, Euskal Dantzen jaialdia ospatuko da Durangoko Andra Marian, Euskal Herri osoko dantza taldeekin

Zapatuan, ekainak 1, hiru taldek egingo dute dantzan Durangoko oholtza gainean: Zuberoako Muskildi dantza taldeak, Nafarroako Tafalla dantza taldeak eta Tronperrik berak. 19:30ean hasiko da dantza emanaldia, eta talde bakoitzak osorik erakutsiko du bere errepertorioa. 

Ekainaren 2an, talde bik egingo dute dantzan: Donostiako Goizaldi dantza taldeak eta Gasteizko Adurtza dantza taldeak. 12:30ean hasiko da dantzaldia. Andra Mariko elizpean izango dira saio guztiak, doan.

Dokumentuaren akzioak