Dokumentuaren akzioak
Asteazkenean egingo diote agur Begoñan 'Txelu'-ri
Dindirri, Andra Mari eta Gaztedi dantza taldeetako zuzendari izan zen Jose Luis Etxebarria Goiri Txelu eta berari zor diogu Bizkaiko dantzak - Danzas de Vizcaya liburua, 1969an argitaratu zuena. Omenaldia egin zioten pasa den urrian Bilbon, Txelu, 'Kantuz eta dantzaz' jaialdiarekin.
Hileta Begoñako elizan egingo diote etzi, asteazkena, 19:00etan.
Lan eskerga
1925eko martxoaren 29an jaio zen Begoñako Errepublika zaharrean Jose Luis Etxebarria Txelu. Mahatsorri izaerari eusten dio oraindik orain, Garaizarren bizi baita. Itsu egon arren burua argi mantentzen du, eta bere bizipenak bizkor kontatzen dizkio hurbiltzen zaionari. Bere biografia bete-betea dago.
Begoñako Batzokiaren inguruan hasi zen dantzan Txelu. Gerra ostean, Dindirri dantza taldean sartu zen eta bertan dantzari eta zuzendari artistiko lanak uztartu zituen. Musika, berriz, bere kasa ikasi zuen eta berea da, esaterako, metalezko txistuaren asmakuntza. Irakasle lanetan Santutxuko Gaztedi dantza taldean eta Galdakaoko Andra Mari dantza taldean aritu zen. 1987an Garaizarko Lagunak abesbatza mistoa sortu zuen -egun Garaizarko Matsorriak deiturikoa- eta 1992an Begoñako Sustraiak emakumeen abesbatza. 1999an erabaki zuen koru bietan zuzendaritza lanak uztea.
[2014/10/20] Omenaldia ‘Txeluri’ Campos antzokian
[2014/10/10] Euskal dantzari eta musikari bizitza osoa eskaintzegatik omenduko dute 'Txelu'
Dokumentuaren akzioak