Dokumentuaren akzioak
Asteasurrek Pedro Deunaren egun handia ospatuko dute gaur
Elizmendiko elizan Meza nagusia, Soka dantza, hamaiketakoa izango dira
Hau bukatukaoan, Asteasuko Pelota Eskolako Txapelketako finalak izango dira Aurrebenjaminen eta Benjaminen artean; arratsaldeko 18:00etan, herri kirolak ospatuko dira asteasuko taldeen artean; 19:00etan, asteasuko musikarien kalejira; ondoren, sagardo dastaketa eta Patata tortilla txapelketa nun Sarasola, Etxeberria, Zabala, Aburuza eta Urdaira sagardotegiak parte artuko dituzte. Bukatzeko 22:30etan, Ezten Giro taldearekin erromeria.
Jubilatuen eguna
Bihar, Jubilatuen eguna dela eta, 11:00etan meza izango da. Ondoren, Aitzondo Elkarteak jubilatuei eskaintzen dien hamaiketakoa. 13:00etan Herri kirolak eta bertan harrijasotzaileak Joxe Ramon Izeta eta Ostolaza parte artuko dute; aizkolariak berriz, Ugaitz Mugerza eta Joseba Otaegi izango dira. 14:30etan, Jubilatuen bazkaria Frontoian, nun Zapre eta Zaharra, Trikitilariak eta Telleria eta Zeberio, Bertsolariak egongo dira. 18:00etan, Musika jaialdia plazan: Asteasuko Trikitixa eta Pandero eskola eta beste musikariak. Ondoren, Sorginaren igoera izango da.
Urruzola animatzen
Atzokoan San Pedro Jaien baitan, koadrilen eguna ospatu zen . 160 bat lagun Tranpazulo, Astarrak, Zenbat zeate, Asmasak,. koadrilekoek bat egin zuten plazan bazkari herrikoian. Giro ezin hobea izan zen, txaranga eta trikitilarien laguntzarekin. Eguna, futbol torneoarekin hasi zen, bertan, Kalea, Elizmendi, Goiballa eta Barrio Nuevo taldeak neurtu zirelarik.
Arrastaldean, Aspe enpresako pilotarien partidak jokatu ziren Usarrabi pilotalekuan. Julen Urruzola asteasuarra izan zen protagonista. Gero, musika eta parranda egiteko gogoa nagusitu ziren, goizaldera arte.
Dokumentuaren akzioak