Dokumentuaren akzioak
Aste osoan ekintzak, Dantzari Festaren beste edizio bat ospatzeko
Asteburuan izango dira hitzordu nagusiak, besteak beste, Euskal Herri osotik etorritako dantza taldeen topaketa igandean
Dantza festa, asteburuan
Gorputza astintzeko aukera izango dute euskal dantzak maite dituztenek, asteburuan. Larunbatean dan-tzari txikienen txanda izango da. Lehendabizi, Ttarlako dantzariek egingo dute kale buelta; eta arratsaldean, hauek eta inguruko herrietatik etorritako taldeek. Izan ere, Gipuzkoako beste 5 talde arituko dira kalean dantzan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Eta 19:00etan, erromeria izango da, Plaza Berrin, Jeiki Hadi taldearekin. Igandera begira, dantzak izango dira protagonista Hernanin. Kasu honetan, Euskal Herri osotik etorritakoen txanda izango da, hain zuzen, Ttarlaz gain, Gipuzkoatik Eskola, Goizalde, Trebeska, Meaka, Lore Gazteak, Oñatz eta Illumbe, Arabatik Adurtza taldea, Bizkaiatik Arrizkugarri taldea, Nafarroa Garaiko Orritz taldea, Lapurdiko Begiraleak eta Mutxiko, Zuberoatik Atharratzeko eta Nafarroa Beherako Iruski. Kalejiran aterako dira lehendabizi, eta auzoetara joango dira ondoren. Ikurriñaren dan-tza 13:30etan egingo dute Gudarien Plazan urtero bezala. Eta aste osoko programazioari amaiera ona emateko, erromeria egingo dute, arratsaldean, Kaxkoan.
Dokumentuaren akzioak