Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Askotariko espresio artistikoak Udazabal programaren 10. aldian

Dokumentuaren akzioak

Askotariko espresio artistikoak Udazabal programaren 10. aldian

Behin San Juan jaiak amaituta, gaur goizean aurkeztu dute 2018ko Udazabal programa. Jaietako eskaintza kultural zabalari jarraipena egiteko gogoz dator, eta aurten, berritasun gisa, bi musika ekitaldi egingo dituzte erdialdetik kanpo.
Egilea
Xabi Gorostidi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2018/06/27
Lotura
Goiena

Urtero legez, askotariko espresio artistikoak batzen ahalegindu direla azaldu du, Udaleko Kultura Saileko teknikari den Karmelo Alberdik.

Bariku honetan Arrasate Musikaleko Big Band-ak egingo duen kontzertuak irekiko du egitaraua, eta Woodstrings taldeak uztailaren 27an egingo duenarekin agurtuko da datorren urtera arte.

Aurten, berritasun gisa, herriko bi leku berritara zabaldu dituzte ekintzak, programazioa erdialdetik auzoetara hedatzeko asmoz. Hala, uztailaren 13an Chris Ruest Blues Band talde amerikarra arituko da Arimazubi Plazan, eta uztailaren 27an, Woodstring talde akustikoa Euska Herria Plazan, Elmako etxeetan

Azken edizioetan Zaldibarren alde egin dute apustua antolatzaileek, eta aurten ere dantza ikuskizun bat egingo dute frontoian bertan. Haatik antzerki taldeak Lau Eme ikuskizuna egingo du eta ostean, Ertza taldeak Meeting Point azken lana taularatuko du, MAX sarietan kaleko ikuskizun onenaren saria eskuratu berri duena.

Bihartik aurrera etxeko postontzian jasoko dute egitaraua arrasatearrek, baina hona hemen programaren aurrerapena.

Askotariko espresio artistikoak Udazabal programaren 10. aldian

Ertza taldearen 'Meeting Point' ikuskizuna

Dokumentuaren akzioak