Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Askotariko dantza estiloak Baionako Dantza Hirian

Dokumentuaren akzioak

Askotariko dantza estiloak Baionako Dantza Hirian

Egilea
Ariane Retegi Uria
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2007/09/22

Goizean hasiko dira ekitaldiak. 11:00etan, Têtê à Têtê ikuskizuna eskainiko dute Crielle Asciach eta Joseph Lestrille Bordeleko dantza bikoteak, Port de Castets plazan. Eneko Alkarazen tartea izango da gero. Hondarribiarrak Gozari goxo izena duen dantza eskainiko du.

Arratsaldean, berriro bi dantza horiek segida izango dute 5 Cantons plazan. 16:30ean, Gira dantzatuko dute Cecilia Colacrai eta Jorge Albuerne bartzelonarrek. Gero Matxalen Bilbao dantzari bizkaitarrak Haiku 4 ikuskizuna taularatuko du, Rue dEspagnen. Amaitzeko, 18:00etan, In the Circle-n saioa izango da Zaragozako The Circle of Trust dantza taldearen eskutik. Munduko dantzak, beraz, Baionan bilduko dira gaur.

Dantza: Dantza Hirian.
Lekua: Baiona.
Noiz: Gaur, egun osoan.

Dokumentuaren akzioak