Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Aske dantzatuz geroa eraiki

Dokumentuaren akzioak

Aske dantzatuz geroa eraiki

Egilea
Leyre Carrasco
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Mota
Albistea
Data
2021/06/19
Lotura
Noticias de Gipuzkoa
Kimua Dantza Kolektiboko ‘GenEroa’ ikuskizuneko bideo promozionalaren planoa. Argazkia: Aitor Arruti
Kimua Dantza Kolektiboko ‘GenEroa’ ikuskizuneko bideo promozionalaren planoa. Argazkia: Aitor Arruti

Kimua dantza kolektiboaren ‘GenEroa’ ikuskizunaren aurrestreinaldia izango da gaur Villabonan

Gorputzaren mugimenduek gidatuta, gizartean hartzen edo ezartzen diren rolak, etiketak, estereotipoak eta barne gatazkak landu ditu Kimua Dantza Kolektiboak. Hain zuzen, genero-ikuspegia ardatz hartuta, dantza emanaldiaren eta mediazio parte-hartzailearen arteko nahasketaren emaitza izango da gaur 19.00etan, Villabonako Errebote plazan aurkeztuko duen GenEroa kale ikuskizuna.

Lehen dantza pausua emateko ausardia lortu, loturak puskatu eta askatasunaren bidea eraikitzeko asmoa dute Ander Errasti, Eneko Galdos, Larraitz Balerdi, Garazi Egiguren, Itziar Uzkudun, Oier Laborde, Uxue Urruzola eta Izarraitz Larreta dantzariek. Izan ere, ohiko dantza emanaldiak alde batera utzi eta plazak konkistatzeko asmoarekin zerbait desberdina sortu dutela kontatu du Labordek: "Sakontzeko gai bat dela uste dugu, mezua oso indartsua baita, eta hori dantzarekin soilik helaraztea oso zaila egiten zi-tzaigun".

Euskal dantza tradizionala izango da ikuskizunaren protagonista nagusia. Alabaina, dantza diziplina desberdinek ere lekua izango dute Eneko Balerdi dantzariarekin batera sortu dituzten koreografian eta interpretazioan. Gidari lanak egingo ditu Ekaitz Goikoetxea bertsolariak; hortaz, era berean, zuzeneko errezitaldiek, bertsoek, off ahotsek eta trantsizioek ere ez dute huts egingo ikuskizunean.

SEI ELEMENTUEN ISLA
Generoa edo gen eroa. Bi terminoek sortzen dituzten buruhauste eta arazoez jabe-tzeko sortu duten "hitz jokoa" da GenEroa. "Milaka gen ditugu eta bakarrak bereizten du sexua, beraz, gen hori zein ero bihurtu daitekeen erakusten dugu", azaldu du Labordek. Horregatik, dantzari zein interpretea izateaz gain, hezitzaile lanetan ere arituko da seikotea.

Ikuskizunak guztira sei zati dituela azaldu du dantzariak: "Hasieran gizakion sorrera kontatuko dugu, jaiotzean denok egiten ditugun mugimenduak berdinak baitira". Etiketatzea izango da bigarren elementua. Horren harira, estereotipoak iritsi eta barne-gatazkak sortzen hasiko dira; hain zuzen, dantzariak izango dira gatazka bakoitzaren isla. Aurrerapauso horien azken emai-tza izango da normalizazioa.

MEDIAZIOA

Ikuslea parte hartzera gonbidatuko duen atal praktiko dinamiko bat ere antolatu dute; mediazio parte-hartzailea, hain zuzen. Izan ere, barne-gatazka gehienak genero bereizketaren eraginez sortzen dira. 

Hala ere, mediazio parte-hartzailea herriz herri desberdina izango dela azpimarratu du Labordek; dantzariek gaiarekiko duten ikuspuntua erakutsi, eta publikoak izaten duen jokabidearen arabera "gauza bat edo beste" egingo baitute. Hain zuzen, Villabonako aurrestreinaldia antolatzea horren arrazoia izan dela azaldu du dantzariak: "Villabonan jasoko dugun lehen feedback-ak lagunduko baitigu gerora zer hobetu eta zer ez, guk ere ikasteko gauza asko baititugu".

Pandemia dela eta ez dela, herri bakoitzean tokian tokiko gonbidatuak izango dira mediazioaren protagonista nagusiak

Dokumentuaren akzioak