Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Askatasunaren dantza

Dokumentuaren akzioak

Askatasunaren dantza

Jalgi Hadi Dantzara

Egilea
Sabin Bikandi Belandia
Komunikabidea
Ortzadar
Mota
Albistea
Data
2012/01/21
Lotura
Ortzadar

Libertatea, baita, nire dantza laguna lotzean, geure aita zenaren modura ezkerrarekin egiten badut, edo eskuinarekin nire kideak hobeto ulertzen duelako edo/eta ni neu hobeto moldatzen naizelako. Askatasuna denak korroan dabiltzala neu bikotearekin pega-pega-einda helduta dantzatzeko. Eta bikoteari norabidea proposatzeko. Edo jarraian datorren urratsa erabakitzeko.
Askatasuna apaindurak egiteko oin puntekin, inprobisatzen saiatu eta erratzeko, norberaren akatsetaz barre eginez ikasteko. Askatasuna bikotearekin elkarturik hunkitzeko eta dantzan negar egiteko ere, behar bada. Dantza askatasuna da niretzat.
Sarritan nahiago dugu estandarizazioaren lasaitasun homogeneoa, denak berdin eta kito: ez dago zertan pentsatu behar, ez dago zertan erabakiak hartu behar, erabakiak hartu ezik ez dago arriskurik, arriskurik ez badago babestuago sentitzen gara, babesak energia aurreratzen du eta lasaigarria ere bada. Hor nonbait, askatasunak beldurra ere ematen du, nagia, eta ez bakarrik dantza kontuetan...
Baina nik, dantzakera bateratzailea-homogeneo-estadarizatua baino tradizioan aurkitu dudan aniztasuna maiteago dut: “Telebisiñoan soltuen ikusten doguzenean, txapelketatan eta... ez dakigu zelan emoten deuriezan premioak, danak igual-igual egiten dabe eta. Geure denboran aldrebes zan, bakoitzak berekiten ikasteban bai, eta danak diferente egiten gendun”, esaten zigun aspaldi 80 urtetik gorako Meñakako jotalari batek.
Tradizioak dantzan olgetako, lagun berriak ezagutzeko eta inprobisatuz bide berriak jorratzeko aukerak ematen ditu; burua, gorputza eta arima zabaltzeko ere bai, dantzaz sakon gozatzeko, zebolleta arrimatzeko (zelan ez), norberaren eta ingurukoen akatsetaz barre egiteko... Askatasunak bere prezioa du, bai, baina...

Dokumentuaren akzioak