Dokumentuaren akzioak
Asier Zabaletarekin dantzan
Dantzariaren azken koreografiaren estreinua izango da gaur Uharteko Arte Etxean 20:00etan
Where is my Mind? ikuskizunak zerikusia du Pixies taldearen
izen bereko abestiarekin. 25 minutu irauten du. Ikuskizunean, bizitzak
ematen dizkigun hainbat bide eta egoera aztertzen dira.
Asier Zabaleta 1972. urtean jaio zen Ezkion (Gipuzkoa). Arte
Ederrak, musika, antzerkia eta dantza ikasi zituen Donostian, Bilbon
eta Zurichen. 1994tik aurrera, hainbat konpainiatan ibili da;
Arteszena, Adeshoras, Compañia de Vicente Saez, Hojarasca, Q-ro y cia
eta Maskarada konpainietan.
1999. urtetik 2004. urtera arte, Suitzako Alias konpainiako
kide izan da. Talde horretan, sei antzerki dantzatako sortze lanetan
parte hartu zuen. Horrez gain, film, erakusketa, inprobisazio eta
bestelakoetan parte hartu du. Egun Ertza dantza eta antzerki taldearen
zuzendari da.
Hainbat lan plazaratu ditu orain arte. 1998. urtean, Danada aurkeztu zuen; hurrengo urtean, Belaki efektua; 2003.urtean, Ego ikuskizuna aurkeztu zuen; eta, ondoren, Ego-tik. Hurrengo urteetan, ikuskizun bat plazaratu du urtero: Babia, Look, Ostrukaren zuloa, Bihar jaio nintzen eta Zoo.
'WHERE IS MY MIND?' DANTZA IKUSKIZUNA Noiz. GAUR, 20:00ETAN.
Non. Uharteko Arte Etxean (Nafarroa).
Dokumentuaren akzioak