Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Asier Zabaleta: “Uraren metafora bizitzaren joan etorria azaltzeko erabili dut”

Dokumentuaren akzioak

Asier Zabaleta: “Uraren metafora bizitzaren joan etorria azaltzeko erabili dut”

Dantza Klub programaren barruan, Urak dakarrena aurkeztuko dute Viktoria Eugenia antzokian ostegun honetan, azaroaren 7an. Dantzaz konpainiak Asier Zabaletak egindako sormen prozesua prestatu du eta gaurkoan komunikabideek piezaren zati bat ikusteko aukera izan dute, Artelekun.
Egilea
Lide Ferreira
Komunikabidea
Donostiako Hitza
Mota
Albistea
Data
2013/11/04
Lotura
Donostiako Hitza

Asier Zabalatek IRUTXULOKO HITZAri azaldu dioenez, sormen prozesuaren abiapuntua erreka da. “Bizitzaren joan etorria azaltzeko metafora gisa erabili dut; gu jaiotzen gara, bizitzen gara, hiltzen gara, baina erreka beti doa aurrera, etengabean”.

Zabaleta izan da koreografia prestatu duena eta musika Iñar Sastre eta Xabier Erkiziarena da. Lauzpabost egun daramatzate 17 minutu inguru iraungo duen pieza prestatzen eta ostegunean aurkeztuko dute Viktoria Eugenian, 21:00etan.

Dokumentuaren akzioak