Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Artista

Dokumentuaren akzioak

Artista

Aitortu behar dut nik ez nekiela aurreko ostegun arte Juan Kruz Diaz de Garaio izeneko koreograforik zenik ere munduan, zer esanik ez legazpiarra eta euskalduna (Euskadi Irratiak egindako elkarrizketa lekuko) izan zitekeenik. Bistan da informazio kobentzionalegia baino ez dugula jasotzen eta Juan Kruz Diaz de Garaio ez dela, inondik ere, definizio horretan sartzen. Artista bai, ordea, artistarik bada.
Egilea
Amatino
Komunikabidea
Eibar.org
Mota
Iritzia
Data
2014/05/08
Lotura
Eibar.org

Ez da gero honezkero gaztea (Legazpia, 1966) Juan Kruz Diaz de Garaio Esnaola. Sei urte zituela hasi zen musika ikasten eta kontratenore on samartzat ekin zion lanari Amsterdamen, goi mailako musika-ikasketak Donostiako Kontserbatorian amaitu ostean. Amsterdamen ezagutu zuen Marcelo Evelin koreografoa eta honen eraginak erabat aldatu zuen legazpiarraren norabidea. Dantzari lehenik, koreografo gero, gaztetako kantaria gai da, egun, “performance” kutsuko ikuskizunak burutzeko, musika barrokoaz, flamenkoaz zein Caribeko erritmoez baliatuz. "Artista euskalduna", Iparragirrek esango lukeenez.

Donostiako Kursaalean Lau elementu (Rebel) eta Lau urtaroak (Vivaldi) eskaini zizkigun, dantzari gisa aurrena eta koreografo edo errejidore lanetan, bigarrena. Aukeran, bigarren hau nabarmen biziagoa, ikusgarriagoa eta harrigarriagoa.

Norberaren kalitateaz eta maisutasunaz gainera, sekulako “auctoritasa” behar da Akademie Für Alte Musik Berlin mailako orkestra jendaurrean dantzan jartzeko. Eta profesionaltasun demasa gero, musikari guztien aldetik, nork bere musika-tresna jotzeaz gainera inork jarritako antzez-haria jarraitzeko, hainbat eginkizun interpretatzeko eta eskailera buruan, etzanda, ahuspez edo buruz behera biolina edo dena delakoan jotzeko.

Vivaldiren “Lau urtaroak” eresti guztiz ezagunak hiru mende ditu. Ezinbesteko sormen berezia behar da, bai, honen konposizio klasikoa estreinakotzat aurkezteko.

Four Elements - Four Seasons

Juan Kruz Diaz de Garaio, "Lau elementu"

Four Elements - Four Seasons

Midori Seiler eta Juan Kruz Diaz de Garaio, "Lau urtaroak" (udazkena)

Dokumentuaren akzioak