Arthur Mitchell dantzari afro-amerikar aitzindaria hil da, 84 urterekin

Dantza.
Hedabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
Lotura
Berria

Arthur Mitchell New Yorkeko Harlemen jaio zen, 1934an, eta aitzindaria izan zen afro-amerikar komunitatean dantza klasiko arloan. 1955ean, City Balleterako aukeratu zuten, eta emakume dantzari zurien dantzakide aritu zen —garai hartan, ezohikoa erabat—. 1968an, afro-amerikarren ballet klasikoko lehen konpainia handia sortu zuen: Harlem Dance Theatre. Herenegun hil zen, 84 urterekin.