Dokumentuaren akzioak
Artelekuk irailean hasiko du aro berria, gune nagusi Santa Teresa komentua duela
Egungo eraikina hil honen amaierarako hustuko dute, eta proiektu eta zerbitzuetako batzuk beste hainbat gunetan sakabanatuko dira.
• Dantzagunea. Behin behineko egoitza Errenteriako Niessen aretoan du dagoeneko, eta gero Lekuona gunera bideratuko da.
• Tailerrak. Litografia eta serigrafia tailerrak Debako Arte Eskolan ezarriko dira, uste baino konplikatuagoak gertatzen ari diren egokitzapen lanen ondoren. Argazki tailerraren kokapena zehazteko, Gipuzkoako Argazkilari Elkartearekin hizketan ari dira. Multimendia tailerrak Santa Teresa komentuan kokatuko dira. Artea eta moda tailerren kokapena Balentziaga Fundazioarekin elkarlanean erabakiko da.
• Proiektuak. Santa Teresa komentuan kokatuko dira Audiolab, Arteklab, Mugatxoan eta mugimenduzko irudien laborategia.
• Lagatze espazioak. Santa Teresa komentuan ezarriko dira, baina soilik egitasmo zehatzetarako utziko dira, urteko programazio baten barruan, orain arte baino arau zehatz eta zorrotzagoekin.
• Mediateka. Tabakalerak mediatekaren proiektuaren baitan txertatuko da. Pep Espaliuren funtsa familiaren eskuetan jarri da, Aldundiak 1994an sinatutako akordioan zioenari jarraituz.
Tabakalerarekin elkarlanerako bideak jorratuko dituela esan du Badiolak, baina bietako bakoitzak bere izaera eta filosofia berezia duela orain eta izango duela aurrerantzean. “Arteleku-Santa Teresa” deitu duena artistentzako espazio bat izango dela esan du Badiolak, pedagogiara eta formakuntzara bideratua eta ikusgarritasunik gabekoa; Tabakalera, aldiz, publiko orkorrari zabaldutako gunea izango da, ikusgarritasun handikoa.
Arteleku irailean berriro abian jartzeko 500.000 euroko gastuari aurre egin beharko dio orotara Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Dokumentuaren akzioak