Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arteako aratusteak sendotzen, personaia barriak gehituta

Dokumentuaren akzioak

Arteako aratusteak sendotzen, personaia barriak gehituta

Artean aspaldidanik dabiz herriko Aratusteetako personaiak indartzen eta, atzen urteotan, kokomarroez gain beste izen batzuk be batu dira jaian: Mamarroa, Huntzurria eta Kapaxea. Antolatzaileen asmoa argia da: herrian errotzen doazen personaiei izena ipini, transmitidu eta etorkizunean be bizirik iraungo daben sinbolo bihurtzea.
Komunikabidea
Begitu Artea
Tokia
Artea
Mota
Albistea
Data
2026/02/03
Lotura
Begitu Artea

 

 

Bide horretan, bariku honetan Kokomarroa prestatzeko tailerra egingo da Kultur Etxean, 18:00etan hasita. Tailerrak izaera parte-hartzailea izango dau: bertaratzen diranek etxetik erropa zaharrak eroan beharko dabez eta kokomarroak sortuko dabez alkarlanean. Ideak trukatzea, jantziak osotzea eta personaien banaketa egitea izango dira arrastiko ardatzak.

Antolatzaileek azaldu dabenez, personaia bakotxa hobeto ezetuteko unitate didaktiko bat be sortu dabe, eta herriko taberna guztietan ale bana banatuko da, jaietako iruditeria eta istorioak zabaldu asmoz.

Aurten, Gangorri Jantza Taldeak sortu dauan, jantza barri bat be egingo dabe herriko plazan: Arteako Kokomarroen jantzea. Jenteak jantzea ikasi eta bertan parte hartutera animetako, bideo hau grabau dabe antolakuntzakoek.

Dokumentuaren akzioak