Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arteagan egingo dute Busturialdeko dantzari nagusien XXIV. eguna

Dokumentuaren akzioak

Arteagan egingo dute Busturialdeko dantzari nagusien XXIV. eguna

Eskualdeko dantza taldeen saioak, afaria eta erromeria egongo dira azaroaren 13an.

Egilea
Izaro Mendieta
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Gautegiz Arteaga
Mota
Albistea
Data
2010/10/28
Lotura
Busturialdeko Hitza

19:00etan hasiko da ekitaldia, herriko frontoian. Dantza ugari eta askotarikoak ikusteko aukera paregabea izango da egun horretan Gautegiz Arteagan. Dantza asko, eta baita hainbat dantza talde ere.

Eskualdeko herrietatik iritsiko dira dantzariak Gautegiz Arteagara. Nola ez, herrikoak bertako Artiekoak ere dantzan ikusteko aukera izango da. Bestetik, ohi legez, eskualdekoa izan ez arren Bakioko neska-mutilek ere parte hartuko dute Busturialdeko dantzarien egunean; hain zuzen, Itxas Alde dantza taldea gerturatuko da Arteagara. Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai eta Gernika-Lumoko Elai Alai dantza taldeak izango dira gainontzeko taldeak.

Talde horiek guztiek hainbat dantza dantzatuko dituzte. Lehenengo guztiak batera ariko dira eta gero, ostera, bakarka. Bukatzeko, larrain dantza egingo dute eta, gainera, nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera.

Dantzen ostean, afaria eta erromeria

Dantzak amaitu ostean afaria egongo da. Afarira joan nahi duenak Aretxederreta kultur etxean eman beharko du izena, azaroaren 5a baino lehen. Menuaren baitan otarrainxkak, zainzuriak, okela eta mariskodun paella, okela txanpinoi eta patatekin, tarta izozkiarekin eta kafea sartuko dira. Egun horretan Gautegiz Arteagan afaldu nahi duenak 20 euro ordaindu behar izango ditu. Izena ematekorakoan ordaindu beharko da.

Ez da hor amaituko eguna, izan ere, afariaz gain, erromeriaz gozatzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

XXIV. Busturialdeko dantzari nagusien eguna

 

 

Hauek dira Busturialdeko dantzari nagusien egunean parte hartuko duten zazpi dantza taldeak.

 

Artie dantza taldea (Gautegiz Arteaga). Itxas Alde (Bakio). Alkartasuna dantza taldea (Bermeo).

 

Gazte Zar dantza taldea (Mundaka). Irrintzi dantza taldea (Busturia). Urdaibai dantza taldea (Forua).

 

Elai-Alai dantzari taldea(Gernika-Lumo).

Dokumentuaren akzioak