Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arte eszenikoen erakusleiho

Dokumentuaren akzioak

Arte eszenikoen erakusleiho

Komunikabidea
Ortzadar-Deia
Mota
Albistea
Data
2009/07/01

dFeria zikloaren hurrengo edizioa ekainaren 30ean eta uztailaren 4an egingo da, eta estreinaldi eta dantza ikuskizunen kopuru nabarmena izango du. Joera hori gero eta nabarmenagoa da jaialdi honen azken edizioetan. Victoria Eugenia Antzokia erreferentea da aurten ere feriarentzat; nazioarteko eta formatu handiko lanak hartzen ditu batez ere. Edizio honetan, antzerki proposamen originalak izango ditugu, hala nola 'Avenida Dropsie', Sutil Teatro konpainia brasildarrarena, edo Provisorium konpainia poloniarraren 'Bite the Dust' ikuskizuna, gaitzat gerra hartzen duena. Nazioarteko dantza bi Dantza Zentro Nazionalek ordezkatuko dute, Costa Ricakoak eta El Salvadorrekoak: 'Mirando al sur' lanean, emigranteen arazo eta zailtasunak erakusten dizkigute. Azkenik, Aukeran konpainiak 'Gernika' lanaren estreinaldi ofiziala aurkeztuko du.

Antzoki Zaharrean, askotariko programazioa izango dute aukeran ikusentzuleek; Tanttaka konpainiaren estreinaldia da aipagarri, Tatami ikuskizuna, bai eta Vaiven Produccionesek berriki Donostian estreinatutako 'El club de las mujeres invisibles' ere. Horiek bezain originala gerta daiteke Producciones del Mar konpainia balearraren 'Camarada K' proposamena, ahaztu gabe 'Desdichado deleite' del destino obra argentinarra, zenbait familia argentinarrek bizi dituzten arazo eta egoera bitxietan sarraraziko baikaitu gu ohartu gabe, bere indarrari eta lan onari esker. Azkenik, gozatu ederra hartuko dugu SeXpeare konpainiaren estreinaldiaren umore ero, original eta jostagarriarekin.

Jarraitzaile askotxo ditu konpainia horrek Donostian. Dantza protagonista izango da aurten ere Gazteszenan. Programaturiko bost ikuskizunek askotariko estilo, forma eta jatorrien sorta biltzen dute. Ez da ohikoa hain denbora laburrean halakorik ikusteko aukera izatea. Latinoamerikako ordezkari bat izango dugu, Poloniako beste bat, eta flamenko, break dance eta top claquéren nahasketa bat 'Hermanos de baile' lanean. Dantzaz konpainiak jarriko du abian feriaren programazioa Gazteszenan, eta Ertza konpainiak emango dio amaia. Bi ikuskizunok berriki estreinatu dira Donostian.

Lugaritzen hasiko da feria, 'Euskerazetamol' Biko Teatro ezagun baino ezagunagoen antzezlan euskarazkoarekin. Gainera, Mama Crea konpainia gaztea gu harritzen saiatuko da '¿Se puede?' umorezko ikuskizunaren bitartez. Aurten, dantzaren partea Lugaritzen Teatr Okazjonalny / Ocasión Dance Theatre konpainia poloniarrari dagokio. Azkenik, Latinoamerikako bi konpainiak itxiko dute antzoki honetako programazioa: Complot konpainia uruguaiarrak, oso proposamen oroginalarekin, eta Hondurasko Bambu konpainiak, zeinak 'Mea culpa' ikuskizunean gizarte-klaseen arteko desberdintasunen ikuspegi oso berezia eskainiko baitigu.

Dokumentuaren akzioak