Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arte eszenikoen arloko ikuskizunetarako laguntza

Dokumentuaren akzioak

Arte eszenikoen arloko ikuskizunetarako laguntza

Egilea
Bizkaimedia
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/03/16
Lotura
Nontzeberri

Industria kulturalek garapen sozio-kulturaleko eta ekonomikoko terminoetan egiten duten ekarpena kontuan harturik, Bizkaiko Aldundiak industria kulturalak sustatuko ditu arte eszenikoen arloko ikuskizunetarako 146.000 euroko laguntza emanda. Hortaz, lurralde osoan arte eszenikoen arloko ikuskizunak (musika, dantza eta antzerkia) egiteko laguntzeko eta osatzeko diru-laguntzak erregulatzeko oinarriak onetsi ditu.

Eskaintza kultural erakargarria bermatzeko eta mota horretako ezaugarriak dituzten proiektuak sustatzeko konpromisoa hartu du  eta 146.000 euro bideratuko dira hori guztia burutzeko.
Diruz lagun daitezkeen gastuei dagokienez, “kanpoko kontratazio (katxeta eta komunikazio-gastuak),  ekoizpen eta muntaketen alderdiei lotutakoak izango dira; kanpoan utziko dira taldeen eta/edo artisten birak, antzoki publikoen programazio egonkorrak, bertaratzeagatik sarrerarik kobratzen ez duten ikuskizunak edo sarrerako prezioa bost (5) euro baino merkeagoa dutenak, Gabonetako (edo udal horrek herriko jaiak izateagatik jaien programen barruan ezartzen dituen  aldietako) programatzen diren ikuskizunak”.

Arte eszenikoen arloko ikuskizunetarako laguntza

Dokumentuaren akzioak