Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arte Ederretako Urrezko Domina jasoko du Lucia Lacarra dantzariak

Dokumentuaren akzioak

Arte Ederretako Urrezko Domina jasoko du Lucia Lacarra dantzariak

Egilea
Juan Luis Romatet
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Zumaia
Mota
Albistea
Data
2024/01/10
Lotura
Urola Kostako Hitza
Lucia Lacarra, herritarrez inguratuta, Bilboko Arriagan, 'Lost letters' ikuskizunaren estreinaldian. (Utzitakoa)

Ernest Urtasun Espainiako Kultura ministroak sari horren hartzekodunak iragarri ditu, eta horien artean da dantzari zumaiarra.

37 artista edo eragilek jasoko dute Espainiako Kultura Ministerioak ematen dituen Arte Ederren Urrezko Dominak, eta horien artean da Lucia Lacarra dantzari zumaiarra. Ernest Urtasun Kultura ministroak atzo azaldu zuenez, "sortze artistiko eta kulturalaren esparruan nabarmendu diren pertsona edo erakundeak zein zerbitzu azpimarragarriak egin dituztenak eta kultura zabaltzeko, garatzeko eta sustatzeko lanean zein ondare artistikoa kontserbatzen".

Ministerioak nabarmendu duen bezala, gaur egungo ballet klasikoko izen garrantzitsuenetakoa da Lucia Lacarra. Txikitatik sortu zitzaion dantzarekiko interesa, eta 9 urterekin dantza-eskolak Zumaian bertan hartzen hasi ondoren, 13 urterekin Mentxu Medelen akademiara joaten hasi zen, Donostian. Urtebete geroago, 14 urterekin, Victor Ullareren Eskolan sartu zen, Madrilen.

Kontaezinak dira urte hauetan guztietan dantzatu dituen obrak. Azken urteotan, gainera, beste arte diziplina batzuetara ere zabaldu du bere interesa. 2023an bere ballet konpainia propioa sortuko zuela iragarri zuen, Lucia Lacarra Ballet, Gipuzkoan oinarritutako dantza konpainia bat, Euskal Herriko artistei laguntzea helburu duena. Hala adierazi zuen Donostiako Kursaalen eman zuen prentsaurrekoan. Bertan, In the still of the night ikuskizuna aurkeztu du, "betiko maitasunari" buruzko obra, Matthew Golding dantzari eta koreografo kanadarrarekin kolaborazio berri bat suposatzen zuena. Diziplina horretaz gozatzeko erronka eta modu berriak bilatzeko beharrari erantzuten dio konpainia honek, bai eszenatokian, bai handik kanpo ere.

Dokumentuaren akzioak