Dokumentuaren akzioak
Arte biziak izango dira protagonista azaroan, LABO XL jaialdiaren eskutik
Jon Estala, LABO XL jaialdiko zuzendaria, eta Ana Barrantes, jaialdiko ekoizpen burua.Sara Ibarguren
Estalak azaldu duenez, jaialdiak artista gazteen zein beteranoen hizkuntza eszeniko berrietan jartzen du arreta, eta dantza, antzerkia eta zirkuko dramaturgia berriak uztartzen ditu. Egitarauari dagokionez, bertako, estatuko eta nazioarteko artisten proposamenez osatuta dago, emakume sortzaileen lanari eta euskarazko proposamenei lekua eta ahotsa emanez. Aurten, Portugal izango da herrialde gonbidatua, eta Rui Pires zuzendari eszeniko eta kultur kudeatzailea jardunaldi profesionaletan izango da.
Izan ere, jaialdiak, alde batetik, arte eszenikoen sektoreari zuzendutako jardunaldi profesionalak eskainiko ditu aurten ere, eta bestetik, proposamen eszeniko abangoardistaz beteriko arratsaldeak prestatu dituzte, batzuk publiko helduarentzat eta beste batzuk familia osoarentzat. “Gure helburua dantza, antzerkia eta zirkua publiko posible guztietara eramatea da”, nabarmendu dute antolatzaileek.
Estreinaldiak
Estalak azaldu duenez, edizio honetan hogei konpainiaren hogei ikuskizun izango dira. Horietako bi erabateko estreinaldiak izango dira (Eva Guerreroren Entre cuerpo eta Lucia Montesen eta Mado Dalleryren After the Drop), hiru estatuko estreinaldi (Hannah Scharren Fassade, Astaren Spectum eta Neskenaren Badoa) eta sei estreinaldi EAEn (Irene Naranjoren Jaranda, Gu!atariren Cemento Cola, Halako Ezpalaren Motxila, Emilio Manzanoren Volverse pequeño, Fernando Lopezen No mas versiones, amor brujo eta Clara Ingolden Paloma de parque).
Horrez gain, hainbat hitzaldi, tailer eta esperientziak partekatzeko topaguneak egingo dituzte.
Sortze prozesuen erakustaldiak
LABO XLri lotuta dauden hiru egoitza artistikoen sortze prozesuen erakustaldiak ere egingo dituzte. Lehenengoa, Iturri egonaldi artistikoa, jaialdiak berak ematen du, ADDErekin batera (Euskadiko Dantza Profesionalen Elkartea), eta hautatutako konpainiak, Perpetua Vastardak (EAE), laguntza ekonomikoa jaso du, lanerako espazioaz gain.
Beste bi erakustaldiak Sortutakoak eta Cruceiros Paraiso egoitzen emaitza izango dira, aurten ere Gipuzkoako Dantzagunearekin (Gipuzkoako Foru Aldundia) elkarlanean egindako lanaren eskutik. Erakustaldi hauek jaialdiak LABO GO jardunaldietarako egiten duen zubia irudikatzen dute, urtean zehar konpainien sorkuntza prozesuei ahotsa ematen dien proiektua, alegia.
Bileratxoak ere egingo dituzte aurten, hirugarrenez. Konpainientzako eta artistentzako topaketa horiek espazio seguru eta praktikoak sortu nahi dituzte beren lanak eta kezkak hainbat programatzailerekin partekatu ahal izateko. “Zaintzarako eta lasaitasunerako espazio bat sortuz, konpainia bakoitzak mahai bat izango du, eta programatzaileak izango dira gerturatuko direnak elkarrizketa lasaiak sortuz. Iaz 18 konpainia eta 24 programatzaile izan genituen”, azaldu dute.
Sarrerak
LABO XL jaialdiaz gozatu ahal izateko abonamenduak gaur bertan jarri dituzte salgai, esteka honetan. Gainera, ikuskizun bakoitzerako sarrera propioak erosteko aukera ere izango da, eta beste hainbat emanaldi doakoak izango dira.
Egitaraua
Azaroak 14, osteguna:
12:00 Inaugurazio ekitaldia.
12:30 Gaizka Chamizo Heroiaren mina (dantza/Euskadi).
17:30 Perpetûa Vastarda Esto es terror (dantza/Euskadi/ITURRI egonaldia).
18:00 Alicia Gomez A vergonza era verde e come una a vaca (dantza/Galizia/Cruceiros Paraiso egonaldia)
18:30 Nabiga kolektiboa Nondik abiatu inora (dantza/Euskadi/Sortutakoak egoitza).
20:00 MANVCODIATA Putaren bakarrizketa eroetxean (antzerkia/Euskadi).
Azaroak 15, ostirala:
11:00 Bileratxoak: negozio-mahaiak, artistak eta programatzaileak.
13:30 Irene Naranjo Jaranda (dantza/Extremadura/estreinaldia Euskadin).
17:00 Hanna Schaar Fassade (dantza/Austria/estreinaldi nazionala).
17:15 Lucía Montes y Mado Dallery After the Drop (dantza/Madrilgo Erkidegoa/erabateko estreinaldia).
17:45 Eva Guerrero Entre cuerpos (dantza/Euskadi/erabateko estreinaldia).
18:30 Gu!atari Cemento cola (dantza/Andaluzia/erabateko estreinaldia).
20:00 Spectrum (dantza/Portugal/estreinaldi nazionala).
Azaroak 16, larunbata:
10:00 SAREA Diru laguntza eskaera aurkezteko gako praktikoak (Euskadi).
11:15 Rui Pires Confluencia Euskadi Portugal hitzaldia (Portugal).
12:30 Neskena Badoa (dantza/Frantzia/estreinaldi nazionala).
13:00 Gebra Sera EDN aurkezpena: gure lurraldeko dantzaren sektorerako aukera berriak (Euskadi).
17:00 Larrua proiektua Shot the Target (dantza/Euskadi).
17:30 Halako Ezpala Motxila (zirkua/Nafarroa/estreinaldia Euskadin).
18:30 Emilio Manzano Volverse pequeño (antzerkia/Andaluzia/estreinaldia Euskadin).
20:00 Piszifaktoria Hau gerra bat da (antzerkia/Euskadi).
Azaroak 17, igandea:
10:00 EDADEI 5: Mugimendu tailerra + irakaskuntza jardunaldia (Irene Naranjo + ADDE Dantza).
11:00 Elirale Konpainia O! (dantza/Frantzia).
12:30 Elirale Konpainia O! (dantza/Frantzia).
17:00 Ollos cara adentro dantza (dantza/Galizia).
17:30 Yügen banda (zirkua/Nafarroa).
18:30 Fernando Lopez Prologo (dantz/Madrilgo Erkidegoa/estreinaldia Euskadin).
20:00 Clara Ingold Paloma de parque (antzerkia/Balear Uharteak/estreinaldia Euskadin).
Dokumentuaren akzioak