Arrola elkartea 1942an sortu zen. Lehen urteetan elkarteak adartzat antzerkia, klika eta dantza bazituen, orain dantza taldea da soilik. Hatsarrian irabazitako dirua Alemanian preso ziren Euskalduner igortzen zuten sustenguz. Baxe Nafarroako dantza zonbait galtzear zirelarik Arrolak berriz plazara ekarri ditu, Larrain dantza bezala adibidez.
Urtez urte, dantza ikastaldiek, emanaldiek eta sorkuntzek elikatu dute ibilbide aberatsa. 80 urteen ospakizuna larunbat huntan Baigorrin: 11:00etan desfilea eta ikusgarria pilota plazan, 13:00etan zintzur bustitzea eta bazkaria plaza xokon, 17:00etan Bilabal, eta 21:00etan dantzaldia Kontrabanda taldearekin. Arrolaren ibilbidea gogorat ekarri dugu Maddalen Dupuy, Marcel Haristoy eta Jean-Marie Jankorekin.