Dokumentuaren akzioak
Arrola euskal dantza taldeak «Mihimena» sorlana estreinatuko du bihar Baigorrin
Musika aldetik, sorlanak bi soinu mota erabiliko ditu. Alde batetik, mahastizaintzarekin lotuta aurretik grabatu dituzten soinu batzuk eta, horrez gainera, Mañolo Espelet, Paxkal Indo, Patxi Bidart eta Aiko taldeak osatuta dagoen multzoak prestatutako musika joko dute zuzenean.
65 urteko ibilbidea du Arrola dantza taldeak. Hala ere, «Mihimena» da mota honetako lehenengo sorlana. Hori dela eta, hain zabalduta dagoen mahastizaintzari omenaldi berezia egin nahi izan diote, ardogileentzat Baigorriko haranak oso lur emankorra esan nahi baitu. Honen berri emateko, Arrolakoak haien estiloaz baliatuko dira eta osagai nagusi bezala ohiko dantza, musika, kantua eta bertsoak erabiliko dituzte.
Bi aldiz egingo dute ikuskizuna Baigorriko biztanleen aurrean. Bihar, 21.00ak aldera, eta etzi, igandea, 17.00etan. Ondoren, itsasaldea eta Hego Euskal Herria bisitatzeko asmoa dute.
Dokumentuaren akzioak