Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arriaga Antzokiaren programazio berria eta modernoa

Dokumentuaren akzioak

Arriaga Antzokiaren programazio berria eta modernoa

Munduari eta bertako eszenari begira abiatuko da 2016-17ko programazio kulturala Arriaga Antzokian, atzo bertan Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok eta Arriagako Zuzendari Artistiko Calixto Bieitok adierazi zuten gisan.

Mundu mailako ikusgarririk kitzikagarrienek habia izango dute Arriaga Antzokian, bai eta euskal panoraman interesgune direnak ere. Hasteko, hainbat ikuskizunek ospatuko dute Claudio Monteverdi konposatzaile handiaren jaiotzaren 450. urteurrena eta azpimarragarriena Arriaga Antzokiaren denboraldiko ekoizpen propio nagusia izango den Orfeo da.
Komunikabidea
Nontzeberri
Mota
Albistea
Data
2016/11/08
Lotura
Nontzeberri

Antzerkiaren esparruan Declan Donnellan, Romeo Castellucci edo Simon Stone antzerki zuzendariek euren lanak aurkeztuko dituzte Bilbon, eta programazio horren barruan Josep Maria Flotats, Adolfo Fernandez, Blanca Portillo, Hector Alterio, Mario Gas, Nuria Espert, Ramon Barea, Lluis Pasqual… figura azpimarragarriak izango dira.

Dantzari dagokionean, lehen mailako dantza taldeak hurbilduko dira Bilbora, hala nola, Ballet National de Marseille, Dresden Frankfurt Dance Company, Martha Graham Dance Company eta Compagnie Marie Chouinard.

Musika klasiko kontzertuen barruan, gaurkotasun handiko protagonistak igoko dira oholtzara:  War Requiem opera,  Juanjo Menak zuzendutako BBC Philarmonic orkestra, James Rhodes piano jolea eta Brooklyn Rider laukotea eta Anne Sofie Von Otter abeslaria.

Euskal sorkuntzari begira, Patxo Telleriaren eta Mikel Martinezen Ez dok hiru lan berriaren erabateko estreinaldia egingo da; Atharratze Sorholüze herriak antzeztutako Jean Pitrau pastoraletik ateratako 12 eszena biltzen dituen Ohiberritze ikuskizuna ere porgramatu da, bai eta  Ttitika Récalten testuak dituen eta Tehenta kanta taldeak eta Juhane Etchebesteren dantza konpainiak eszenara eramango duten Dantzaren botzak; Treblinkarako azken trena eta Compañía Joven de Pabellón 6 taldeak prestatu duen Romeo y Julieta dira beste proposamen batzuk.
Euskal musika talde batzuek ere parte hartuko dute programazioan, hala nola, Su Ta Gar (otsailaren 5ean), Anne Etchegoyen (maiatzaren 21ean), eta Kepa Junkera Sorginak taldeak lagunduta, otsailaren 19an, Maletak proiektuarekin.

Beste hitziordu du guztiak noiz diren kontsultatzeko: Arriaga Antziokia.

Arriaga Antzokiaren programazio berria eta modernoa

Dokumentuaren akzioak