Dokumentuaren akzioak
Arriaga Antzokiak Blanca Liren 'Solstice' ikuskizuna hartuko du
Bilboko Arriaga Antzokiak Blanca Li koreografoaren 'Solstice' ikuskizuna eskainiko du. Bertan, 14 dantzarik eta perkusio jole batek hartzen dute parte.
Beti berritzen ari den Teatros del Canaleko (Madril) zuzendari berria, estilo aukera zabala hartzen du inspirazio gisa, flamenkotik ballet klasikora eta hiriko dantzara. Blanca Li-rekin, dena mugimenduaren eta dantzaren energiarekin hasi eta osatzen da, asteburu honetan Arriaga Antzokira doazen ikus-entzuleek egiaztatu ahal izango duten bezala. Solstice lanaren emanaldiak urtarrilaren 17an, ostiralean, eta 18an, larunbatean, izango dira, egunean emanaldi bat, 19:30etik aurrera.
Solstice lanarekin, Granadan jaiotako artistak naturari buruzko kontzientziazioa bultzatzen lagundu nahi du, beretzat amaierarik gabeko inspirazio iturria baita. Indartsua eta poetikoa, Solsticek edertasuna, indarra eta energia ekartzen ditu gogora, eta baita Naturaren eta Gizateriaren hauskortasuna ere. Horrela, koreografoak gizateriaren eta naturaren arteko harreman anbiguoaren inguruko ikuskizuna eraiki du. Blanca Liri buruz Blanca Li, koreografoa, dantzaria, balletetarako, musikaletarako eta operetarako eszena-zuzendaria, zine eta ikus-entzunezko errealizadorea, aktorea eta multimedia artista eta, 2019ko apirilean, Frantziako Arte Ederren Akademiako aukeratutako lehen emakume koreografoa bilakatu, dantzari egindako ekarpena aintzatesteko.
Blanca Granadan jaio zen. Hamabi urterekin gimnasia erritmikoko talde nazionaleko kide izan zen eta 17 urterekin New Yorkera joan zen, 5 urtez Martha Grahamen eskolan ikasteko. Europara itzulita, dantza garaikideko konpainia propioa sortu zuen Parisen, eta 27 urtez aritu da mundu osoko 1.200 antzoki baino gehiagotan, 17 sorkuntza lanekin.
Azkenak hauek izan dira: Elektrik, Electrodanceko dantzarientzat; Solstice , Chailloteko Antzoki Nazionalak ekoitzitakoa, ingurumenaren gaia jorratzen duena eta orain Arriaga Antzokira datorrena; Diosas & Demonias, feminitateari buruzko duoa, Maria Alexandrova Bolshoi balleteko izarrarekin; eta Robot! Gaur egun, Franz Lehár-en La La Viuda Alegre lanaren moldaketa ari da egiten, errealitate birtualean, eta 2020-2021 denboraldian estreinatuko da.
Musika munduan artista asko eta askorekin egin du lan, horien artean: Coldplay, Beyoncé, Blur, Daft Punk, Paul McCartney eta Kylie Minogue; zine zuzendariekin, Pedro Almodóvar, Jean-Jacques Annaud, Michel Gondry, Andrei Konchalovski eta Jonas Åkerlund; eta moda sortzaileekin, Jean-Paul Gaultier, Azzedine Alaïa, Stella McCartney, Iris Van Herpen, Cartier, Hermès eta Valentino.
Dokumentuaren akzioak