Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arretxinagako plaza jendez bete da Xemeingo Ezpata Dantza ikusteko

Dokumentuaren akzioak

Arretxinagako plaza jendez bete da Xemeingo Ezpata Dantza ikusteko

Goizetik ibili da jendea Arretxinagan gaur ere. Meza nagusia entzun, eta plazaren inguruan jarri dira ikusleak Zerutxu dantza taldearen ikuskizunagaz gozatzeko. Ohitura den legez, Xemeingo Ezpata Dantza eta Aurreskua dantzatu dituzte Zerutxukoek Xemeingo udaletxe zaharraren aurrean. Gogoz txalotu du ikuskizuna plaza bete jendek.
Komunikabidea
Lea-ARtibai eta Mutrikuko Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/09/29
Lotura
Lea-ARtibai eta Mutrikuko Hitza

Dantzaldiaren ondoren, La Orquestina Molto Vivace taldearen kontzertua hasi da. Aspaldiko doinu ezagunak jo dituzte eguerdiko giroa alaituz.

Umeentzat

Umeentzako izan da, batez ere, arratsaldea. Irrien Lagunak taldeko Martin Bertso eta Largabistak umeekin jolastu eta abestudute, Ibiritxo eta bere animaliekin ibiltzeko aukera ere egon da. Ondoren, txokolatea banatu dute Arretxinagako jai batzordekoek umeen artean.

21:00etan hasiko da Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen Desentxufatuak antzezlana, eta 22:15ean Zerutxu dantza taldeak mahai gainekoa dantzatuko du.

http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/files/2014/09/P9290291.jpg

Dokumentuaren akzioak