Dokumentuaren akzioak
Arrateko Amaren eguna, gaur
Arrateko Amaren eguna, egun garrantzitsua da Eibarren (Gipuzkoa).
Urtero jendetza biltzen da izen bereko auzoan, eta egun osoko jai eguna
antolatu dute Arraten. Egitaraua zabala da oso, eta bertsolariak,
musika eta azoka izango dira, besteak beste.
Eibarko Kezka dantza taldearen saio bereziak ere erakarriko
du jendea. Arrateko Ama Birjinaren omenezko saio berezia egingo dute
Kezka taldekoek: ezpata-dantza dantzatuko dute aurrena, meza nagusian,
11:00etan, eta ondoren egingo duten prozesioaren bukaeran berriro
egingo dute, 12:00etan. Horren ostean, Arrate auzoko zelaian eskainiko
dute dantza ikuskizuna, 12:30ean hasita. Arrateko Amaren ezpata-dantzaz
gain, trokel dantzak egingo dituzte Kezka taldekoek: makila txikiena,
makila handien dantza eta brokel-makilen dantza. Gonbidatu bereziak
izango dituzte Kezka taldeko dantzariek gaurko saioan: Aritz Ibañez
Iruñeko Duguna elkarteko dantzaria eta Garikoitz OtamendiArkaitz dantza
taldekoa -Arrateko Dantzarien Kofradian sartuko dira-. Aurrez Arraten
dantzatutako Mikel Legorburu eta Egoitz Krutxaga ere han izango dira.
Dokumentuaren akzioak