Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arrasateko Amaian 'Aitzina Pika' emanaldia izango da ikusgai larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Arrasateko Amaian 'Aitzina Pika' emanaldia izango da ikusgai larunbatean

Ikuskizunean hamabi taldek parte hartuko dute eta dantzaren iragana , oraina eta geroa taularatuko dute

Egilea
A. D.
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2006/11/14

Aintzindariak elkartea izango da emanaldi hau taularatuko duena. Guztira, Zuberoako hamabi dan-tza talde biltzen ditu bere baitan: Arrokiaga, Aidez aire, Barkoxe, Iruri, Atharratze eta Maule, besteak beste.

Orotara hirurogeita lau dantzari, hamar kantari, hamar soinulari eta ehun bat jantzi elkartuko ditu ikuskizunak. Hauek, gogoeta moduan, euskal dantzaren iragana, oraina eta geroa islatuko dute, eta aipatuko dituzten gaien artean, beti ikuspegi kritiko batekin, honako hauek aurkitzen dira: II. Mundu Gerra ondoko Zuberoako dantza, emazteen ekarpena dantzaren biziraupenari begira eta folklorizazioaren eta kulturaren arteko auzia.

Bestalde, abenduaren 23an, The Mississippi Mass Choir taldeak gospel kontzertua eskainiko du, Amaia Antzokian, 20.00etan. Sarrerak dagoeneko 20 euroko prezioarekin eskura daitezke, betiko lekuetan. 

Dokumentuaren akzioak