Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arrantzale Egunerako dantzariak eta figuranteak behar dituzte

Dokumentuaren akzioak

Arrantzale Egunerako dantzariak eta figuranteak behar dituzte

Egilea
Onintza Lete Arrieta
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Orio
Mota
Albistea
Data
2024/04/19
Lotura
Urola Kostako Hitza
Iazko Arrantzale Eguneko irudi bat.

Ekainaren 30ean ospatuko da eguna, eta hori antolatzeko bilerara deitu du udalak.

Iaz bezala, aurten ere San Pedro jaietan Arrantzale Eguna ospatuko da, eta udalak jakinarazi du egun horretarako dantzari eta figurante bila dabilela. Adin guztietako herritarrak behar dituzte taldea osatzeko, eta ez da beharrezkoa dantzan aritutakoa izatea. Horregatik, udalak eta eragileek herritarrak animatu dituzte bertan parte hartzera.

Arrantzale Eguna ekainaren 30ean ospatuko da, igandearekin, eta egun hori ondo prestatzeko, bilera irekia izango da asteazkenean, apirilak 24, 19:00etan Kultur Etxean. 

Dokumentuaren akzioak