Dokumentuaren akzioak
Arrakasta handia lortu du Kukai dantza konpainiak Bogotan
Leioako Umore Azokan eskainiko du aurrenekoz Euskal Herrian 'Gelajauziak', maiatzaren 16an
Leioan eskainiko dituzten emanaldietan, taldeak bere osotasunean lehen aldiz estreinatuko du ikuskizuna. Lanaren sormen prozesuan Nestor Basterretxea eskultoreak, Idoia Oiarzabal moda diseinatzaileak eta Sabin Bikandi eta Xabier Erkizia musikariek parte hartu dute, besteak beste. Horrekin batera, Jon Maiak koreografiaren egituran parte hartu du, eta baita Alain Maia, Eneko Gil, Ibon Huarte, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena artistek ere.
Dantza taldearen esanetan, lanak «harrera ezin hobea» lortu du Bogotan, eta Independentziaren parkean eskainitako azken emanaldian jasotako harrera beroa nabarmendu dute. Taldeak hainbat emanaldi eskainiko ditu maiatzean, Hondarribian, Zizurkilen, Idiazabalen (Gipuzkoa) eta Valladoliden (Espainia).
Dokumentuaren akzioak