Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Arrakasta handia izan dute ‘Uzturre Munduan’ek bigarren urtez Argentinan eskainitako Dantza Tailerrek

Dokumentuaren akzioak

Arrakasta handia izan dute ‘Uzturre Munduan’ek bigarren urtez Argentinan eskainitako Dantza Tailerrek

Iazko esperientziak animaturik, lau tailer eskaini ditu aurten Euskal Herriko ‘Uzturre Munduan’ elkarteak Argentinan, horretarako propio etorritako hiru dantzariren eskutik. Tailerretako bi FEVAren babesarekin antolatu dira, Bahia Blancan eta Buenos Airesen, bertara hainbat euskal etxetako dantzariak bilduz. Beste biak, Mar del Platan eta Maipun emanak, tokian tokiko euskal etxeetako dantzariak bildu dituzte..
Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Buenos Aires, Argentina
Mota
Albistea
Data
2016/09/22
Lotura
Euskalkultura.com

Euskal Herriko ‘Uzturre Munduan’ elkarteko kide diren Bilboko Gaztedi Taldeko Ander Herrero eta Portugaleteko Elai Alai taldeko Garazi Uriarte eta Ainhoa Beitia gazteek hartu dute 2016 honetan Argentinako euskal etxeetako dantzariei begirako tailerrak emateko ardura. FEVAk antolatutako proposamenak bi izan dira, Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxean eta Buenos Aireseko Laurak Baten, hurrenez-hurren, beti ere hiri hauen inguruan dauden gainerako euskal etxeetako dantzariek ere parte hartu ahal izateko helburuarekin.

Bahia Blancan egindako tailerra, irailaren 10 eta 11an izan zen eta General Acha, Viedma, Necochea, Rosario, Coronel Pringles eta Bahia Blanca bertako dantzariek hartu zuten parte, guztira hogeitik gora gazte. Hiriburukoan, berriz, berrogeita hamar bat gazte bildu ziren bi eguneko tailerrean. Eta, irakasleek EuskalKultura.com-i aitortu diotenez, "ikasleek lan handia egin dute", Ander, Garazi eta Ainhoaren eskutik. “Maila eta eskarmentu diferenteko partaideak bildu zitzaizkigun: oso ondo dantzatzen zuen jendea eta hastapenetan ere ari zena bildu zitzaigun FEVAk antolatutako tailerretara”, azaldu digu irakasle aritu zen Elai Alai taldeko Garazi Uriartek; “Horrexegatik, entseguen hasieran dantza sinpleak egin genituen, gazteen maila ikusteko eta hortik abiatzeko”.

Mar del Platan eta Maipun

Bahia eta Buenos Airesekin batera, Mar del Platako Denak Bat eta Maipuko Anaitasuna euskal etxeak ere bisitatu zituzten Euskal Herriko gazteek, bietan dantza eta musika tailerrak eskaintzeko. Aktibitate hauen antolakuntza tokiko euskal instituzio bakoitzaren esku egon zen eta etxeko taldeetako edade guztietako dantzariek hartu zuten parte.

Maipuko Anaitasuna Euskal Etxean, gainera, ‘Uzturre Munduan’ elkarteko gazteek emandako eskolak hiriak antolatutako Immigrantearen Eguna ospatzeko programa barruan burutu ziren eta hori dela eta zabalkunde handia lortu zuten Maipuko hedabideetan.

Bira bukatuta eta balantzeaz galdetu diegularik, bidaiaren oso balantze ona egin dute Euskal Herriko gazteek. “Den-dena oso positiboa izan da, tailerrei dagokienez eta baita maila pertsonalean ere. Eskerrak eman nahi dizkiegu hartu gintuzten euskal etxeei, dantzari guztiei, eta nola ez FEVAri, beraien laguntzarik gabe oso zaila izango baitzen gure helburua betetzea”, adierazi dute gazteek.

‘Uzturre Munduan’ elkarteko ordezkariek irailaren 17 eta 18an eman zuten dantza tailerra Buenos Airesen

‘Uzturre Munduan’ elkarteko ordezkariek irailaren 17 eta 18an eman zuten dantza tailerra Buenos Airesen

Dokumentuaren akzioak