Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Arkupeien' dantza sorta eskainiko du Lore Gazteak dantza taldeak

Dokumentuaren akzioak

'Arkupeien' dantza sorta eskainiko du Lore Gazteak dantza taldeak

Egilea
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Arrasate
Mota
Albistea
Data
2024/05/20
Lotura
Goiena
Lore Gazteak dantza taldeko dantzariak, 2024ko Dantzari Egunean, Arrasaten. Irudia: Goiena.

Iturriotz kaletik hasi eta Portaloira arte bost dantza dantzatuko dituzte egubakoitz arratsaldean, Arrasateko gaiteroekin batera.

Lore Gazteak dantza taldeak Arkupeien dantza sorta eskainiko du datorren egubakoitzean, maiatzaren 24an, Arrasateko gaiteroekin, haiek sortutako doinuetan oinarritutako bost dantza egingo baitituzte: Iturriotzetik, Kinka, Haban, Joka eta Arkupeien. "Gure herrian dantzatu ohi diren eta izenean paloteado moduan ezagunak diren dantzen antzeko eskema bat jarraitzen du dantza sorta honek: paseo edo pasacalle rigidon tenpoa, Habanera, Vals, Jota eta 6/8ko bezalako erritmoak dituzte oinarritzat".

Iturriotz kalean ekingo diote emanaldiari 19:30ean, eta beherantz egingo dute Iturriotzetik izena duen dantza dantzatuz Portaloira arte; han egingo dituzte gainontzeko dantzak. Hala, herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera, mezu batekin: "Lanean jarraituko dugu egiten dugunak iraun dezan, gaudenongatik eta lan horrekin jarraituko dutenengatik".

Dokumentuaren akzioak